The Cloisters

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
The Cloisters Hudson ibaitik.

The Cloisters (euskaraz Klaustroak) New Yorkeko Fort Tyron Parken dagoen museo bat da. Eraikina, Metropolitan Museumen azpiegoitza edo adar bat dena, Erdi Aroko zenbait europar [[abadia|abadien arkitektura elementuetatik abiatuta 1930eko hamarkadan eginiko berreraikuntza baten ondorio da. Erdi Aroko Europako artea eta arkitektura erakusteko erabiltzen da.

Cloistersak, Manhattan uhartearen iparraldeko muturretik gertu dagoena, Hudson ibaira begira dagoen muino batean, bost frantziar klausura abadien zatiak hartu zituen. San Miguel de Cuixa, Saint-Guilhem-le-Désert, Bonnefont-en-Comminges, Trie-sur-Bäise eta Frovilleko eraikin batzuk harriz harri desmuntatu eta New Yorkera bidali ziren. 1934 eta 1938 artean bere osagaiak berriz Fort Tyron Parken muntatu ziren.

Eraikinaren inguruko lurraldea Erdi Aroko laborantza eskuizkribuetatik lortutako informazioaren arabera landatutako lorategiekin apaindua izan zen, eta egiturak Erdi Aroko estiloko objektu ugari du, klausurako lorategien belarra kasu.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: The Cloisters Aldatu lotura Wikidatan