The Commitments (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 16:30, 23 urtarrila 2016

The Commitments 1991eko Alan Parker ingeles zinema zuzendariaren filma bat da. 1992an hainbat BAFTA sari irabazi zituen.

Roddy Doyle idazlearen The Commitments eleberrian oinarritua dago, filma honen ondorioz izen berdineko The Commitments soul musika taldea sortu zelarik.

Filma honetako esaldirik ezagunena Jimmy Rabittek taldekide gazteei aipatzen diena da:

« "Ez dituzue gazteak ulertzen! Irlandarrak Europako beltzak dira! Dublinen Europako beltzak daude eta iparraldeko auzoetakoak Dublingo beltzak dira!" »

Argumentua

1980ko hamarkada, Irlandako Dublin hiria. Jimmy Rabbitte mundu osoko musika taldearen onenaren kudeatzailea izatea amets duen gizon bat da, buruan musika bat besterik ez duelarik: soula. Irlandako betiko rock, folk, pop eta punk musika taldeekin nazkaturik Otis Redding, Aretha Franklin edota Wilson Pickett abeslarien gisako musika moldatu eta abesten duen talde bat osatu nahi du. Horretarako Dublingo Iparraldeko langile auzoetan hogeiren bat soul kasete banatu eta bere gurasoen etxean auzotar taldea osatuko luketen hautagai gazteei audizioak egin dizkie. Halere, eta Irlanda izanik, bere idoloen taldeak ez bezala, soul talde hau osoki zuria izango da. Joey "The Lips" Fagan musikari beteranoarekin batera musika talde hori osatzea lortuko du.

Aktorea

Soinu banda

Kanpo loturak