The Commitments (filma)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
The Commitments
Datuak
Jatorrizko izenburua The Commitments
Izenburua euskaraz The Commitments
Urtea 1991
Estreinaldia 1991ko abuztuaren 14a
Herrialdea Irlandako ErrepublikaIrlandako Errepublika
 Erresuma Batua
Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 126 minutu
Aurrekontua 14 milioi dolar
Banatzailea 20th Century Fox
Zuzendaria
Alan Parker
Ekoizleak
Lynda Myles
Roger Randall-Cutler
Gidoilariak
Dick Clement
Ian La Frenais
Roddy Doyle idazlearen The Commitments eleberrian oinarritua
Aktoreak
Robert Arkins
Colm Meaney
Andrew Strong
Maria Doyle
Musikagileak
Wilson Pickett
Percy Sledge
Argazkilariak
Gale Tattersall
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa

The Commitments 1991eko Alan Parker ingeles zinema zuzendariaren filma bat da. 1992an hainbat BAFTA sari irabazi zituen.

Roddy Doyle idazlearen The Commitments eleberrian oinarritua dago, filma honen ondorioz izen berdineko The Commitments soul musika taldea sortu zelarik.

Filma honetako esaldirik ezagunena Jimmy Rabittek taldekide gazteei aipatzen diena da:

« "Ez dituzue gazteak ulertzen! Irlandarrak Europako beltzak dira! Dublinen Europako beltzak daude eta iparraldeko auzoetakoak Dublingo beltzak dira"!  »

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1980ko hamarkada, Irlandako Dublin hiria. Jimmy Rabbitte mundu osoko musika taldearen onenaren kudeatzailea izatea amets duen gizon bat da, buruan musika bat besterik ez duelarik: soula. Irlandako betiko rock, folk, pop eta punk musika taldeekin nazkaturik Otis Redding, Aretha Franklin edota Wilson Pickett abeslarien gisako musika moldatu eta abesten duen talde bat osatu nahi du. Horretarako Dublingo Iparraldeko langile auzoetan hogeiren bat soul kasete banatu eta bere gurasoen etxean auzotar taldea osatuko luketen hautagai gazteei audizioak egin dizkie. Halere, eta Irlanda izanik, bere idoloen taldeak ez bezala, soul talde hau osoki zuria izango da. Joey "The Lips" Fagan musikari beteranoarekin batera musika talde hori osatzea lortuko du.

Aktorea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Soinu banda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]