The Day After

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:26, 22 urtarrila 2016

The Day After (euskaraz Hurrengo Eguna) 1983ko Nicholas Meyer estatubatuar gerra eta hondamendi filma bat da. Gerra Hotzean girotua dago, eta erasoaldi nuklear baten ondorioz NATO eta Varsoviako Ituna osatzen duten herrialdeen arteko Hirugarren Mundu Gerraren hasiera pantailaratzen da, horrek suposatzen duen hondamendi eta suntsiketarekin batera.

Bertan, Jason Robards, JoBeth Williams, Steve Guttenberg, John Cullum, John Lithgow eta Amy Madigan aktoreek antzeztu zuten.

Bi Grammy Sari irabazi zituen.

Argumentua

1980eko hamarkadaren erdialdea, Gerra Hotza. AEBtako misil nuklear basea aldamenean duen Kansas estatuko Lawrence udalerrian egunerokotasuna nagusi da, herritarrek euren ohiko bizitza lasaia daramatelarik. Baina mundu mailan NATO eta Varsoviako Ituna osatzen duten herrialdeen arteko tentsioa areagotuz doa, azkenean Hirugarren Mundu Gerra hasiko delarik. Horrela, bai NATO nahiz Varsoviako Ituneko herrialdeetan dauden base militarrak erasoaldi nuklearren lehenbiziko jomuga izango dira, zoritxarrez, Lawrence udalerriko herritarrak oraindik ez dakite euretako ia gehienen heriotz zigorra aurretik sinatua dagoela, AEBtaren aurkako erasoaldi nuklearren lehendabiziko jomugen artean baidaude...

Aktoreak

Kanpo loturak