The Fearless Vampire Killers

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
The Fearless Vampire Killers
Datuak
Jatorrizko izenburua Dance of the Vampires
Izenburua euskaraz Banpiroen dantza
Urtea 1967
Estreinaldia Erresuma Batua 1967ko otsaila
Generoa Ameriketako Estatu Batuak 1967ko azaroaren 17a
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
 Erresuma Batua
Iraupena 91 min.
107 min. (zuzendariaren muntaia)
Banatzailea Metro-Goldwyn-Mayer
Zuzendaria
Roman Polanski
Ekoizleak
Gene Gutowski
Gidoilariak
Roman Polanski
Gérard Brach
Aktoreak
Jack MacGowran
Roman Polanski
Sharon Tate
Ferdy Mayne
Musikagileak
Krzysztof Komeda
Argazkilariak
Douglas Slocombe
Jatorrizko hizkuntza
Ingelesa
Webgunea
IMDBko fitxa

The Fearless Vampire Killers (jatorrizko izenburua Dance of the Vampires, euskaraz Banpiroen dantza) 1967an Roman Polanski poloniarrak zuzenduriko filma bat da. Antzezle nagusiak Jack MacGowran, Roman Polanski, Alfie Bass, Jessie Robins, Sharon Tate, Ferdy Mayne, Iain Quarrier, Terry Downes eta Fiona Lewis izan ziren.

Filma honetan oinarriturik Dance of the Vampires (1997) izeneko musikal bat burutu zen.

Argudioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ambrosius profesorea (Jack MacGowran) eta bere lagintzaile gaztea den Alfred (Roman Polanski) negu gorrian Transilvaniako herrixka batetara ailegatzen dira, euren etorreraren zergatia bertan jazotzen diren gertaera arraroetan datza, ekintza hauen egileak banpiroak ote diren susmoa dutelarik. Shagal ostalaria (Alfie Bass), bere emazte Rebeca (Jessie Robins) eta euren alaba Sara ederraren (Sharon Tate) ostatuan ostatu hartzen dute. Laister Alfred Saraz maiteminduko da, baina neska gaztea desagertu eta banpiroren batek bahitu duen esamesa zabaltzen joango da. Herrixkatik hurbil aristokrata arraro batzuk bizi diren gaztelu bat kokatzen da: von Krolock kondea (Ferdy Mayne) zitala eta bere semea maritxua den Herbert (Iain Quarrier).

Profesorea banpirismoaren ikertzailea da eta hauetako batekin aurrez-aurre topatzeko irrikitan dago, honela badirelako ziurtasunarekin ikertu ditzan. Berak eta Alfred bere laguntzailea osatalariaren desagertutako Sara alabaren arrastoen atzetik doazela gazteluan barneratuko dira, gisa honetan ez-hildakoen fenomenoari erantzun zientifikoak topatzen saiatuko dira. Azkenik eta filma honi izenburua ematen dion dantzaldi batean zehar erantzun hauek bat-batean topatuko dituzte.

Antzezleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Roman Polanskiren kolorezko lehenbiziko filma izan zen, honetan garai hartan beldurrezko filmak burutzen zituen Hammer Film Productions ekoiztetxe britainiar mitikoari esker oso modan zegoen banpiroen zineman sakontzen delarik. ikain batean filmatu zen, batzuen esanetan berezko genero honen filma asko gainditu zituen. Polanski berak paper nagusietako bat beretzat bereganatu zuen, bere alboan gerora bere emaztea izango zen Sharon Tate aktoresa ederra agertzen delarik.

Filmaren bitxikeri gehigarri gisa, aipatzekoa da filma guztian ez dela "banpiro" hitza behin ere aipatzen, eta profesorea eta bere laguntzaileak aurre egiten dien izaki odol-zurrupatzaileek ere euren izateari buruzko inongo aipamenik ez dutela egiten. Filman banpiroak aipatzeko "eurak", "haiek" edo "beraiek" hitzak erabiltzen dira.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]