The Plough and the Stars (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea

The Plough and the Stars (euskaraz Goldea eta Izarrak) 1937ko John Ford estatubatuar zinema zuzendariaren drama filma bat da. Sean O'Casey idazlearen izenburu berdineko The Plough and the Stars antzezlanean oinarritua dago. Bertan, Barbara Stanwyck, Preston Foster eta Barry Fitzgerald aktoreek antzeztu zuten.

1916ko Irlandako Pazko matxinadan girotua dago. "Goldea eta Izarrak" izenburua Hartz Handia konstelazioaren ezizena da.

Argumentua

1916, irlandar emazte gazte batek (Barbara Stanwyck) bere herrialdean jazitzen ari den istilu politikoetatik at eta lasai bizi nahi du. Baina senarra (Preston Foster) Dublingo Postetxe Nagusia bereganatzeko asmoa duen IRAko talde batetako kidea da. Filma honek Irlandako Independentzia Gerra eta 1916ko Pazko Matxinadan buru-belarri sartua ibili zen irlandar familia baten istorioa kontatzen du.

Aktoreak

Kanpo loturak