The Terminator

Wikipedia, Entziklopedia askea

The Terminator (euskaraz Terminator) 1984ko James Cameron estatubatuar zinema zuzendariaren zientzia-fikziozko filma bat da. Harlan Ellison idazlearen Soldier eleberrian oinarritua dago. Hiru arraipen izan zituen: Terminator 2: Judgment Day (1991), Terminator 3: Rise of the Machines (2003), eta Terminator Salvation (2009), bai eta telesaila bat ere, Terminator: The Sarah Connor Chronicles (2008–2009). Filma estreinatu eta berehala, AEBetan nahiz nazioartean itzelezko arraskasta izan zuen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

2029. urtea, Los Angeles hiria. Makinak munduan jaun eta jabe egin dira. Haien aurka 1980ko hamarkadan jaiotako John Connor buruzagi dutela, gizaki matxinoak borrokatzen dira. Gizakien matxinadarekin behin-betiko amaitzeko asmoz makinek iraganera Terminator (Arnold Schwarzenegger) modeloko robot edo cyborg hiltzaile bat bidaltzen dute, Johnen ama den Sarah Connor (Linda Hamilton) hil eta haren jaiotza eman ez dadin.

Aktoreak

Kanpo loturak