Robot

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Toyotak eginiko robota

Robotak automatikoki atazak burutzen dituen gailu elektroniko eta mekanikoak dira. Eskuarki, euren mugimenduen itxurek bere kabuz ibiltzeko gaitasuna dutela dirudite, baina gizakien aginte zuzenaren azpian ez badaude, programa baten jarraibideei men egiten diete.

Zer nolako makina robot kategorian barnan sar daitekeen edo ez eztabaidan dagoen bitartean, robot arrunt batek ondoko ezaugarri batzuk, nahiz eta ez guztiak, izango ditu:

  • Gizakiak sortua da.
  • Ingurunea sumatzeko gai da.
  • Ingurune horretan hainbat gauza manipulatzeko gai da.
  • Adimen maila bat, edo aukerak egiteko gaitasuna, dauka.
  • Programagarria da.
  • Mugitzeko gai da.
  • Mugimendu koordinatuak egiteko gai da.
  • Bere kabuz ibiltzeko itxura dauka.

Robot hitza lehen aldiz Karel Čapek txekiar idazleak erabili zuen R.U.R. (Rosumovi Univerzální Roboti, "Rosumen Robot Unibertsalak") antzezlanean, 1920ean[1]. Baina badirudi berak ez zuela hitza asmatu, baizik eta Josef Čapek anaiak. Roboti hitza, txekierazko Robota hitzetik eratorri/eraldatu zuen, lan nekeza edo lanaldia esan nahi duena.

Euskaraz, hiztegi batuan robot agertzen da, eta ez errobot[2]..

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Robot Aldatu lotura Wikidatan