The Way (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 21:51, 22 urtarrila 2016

The Way (euskaraz "Bidea") 2010eko Emilio Estevez aktore eta zinema zuzendariaren filma bat da. Emilio Estevez eta bere aita den Martin Sheen aktorearen arteko elkarlana da. Donejakue Bidean girotua dago.

Argumentua

Tom Avery (Martin Sheen) Kaliforniako oftalmologo goraipatu bat da. Egun batez, bere semea, Daniel (Emilio Estevez), Pirinioetako Ibañeta mendatean ekaitz baten ondorioz hil berri dela jakinarazten dion telefono dei bat jasotzen du. Tom Europara joan eta semearen ehorzketa prestaketak antolatu eta haren heriotzaren inguruko xehetasunak jakiten saiatuko da, bere Donibane Garaziko egonaldian zehar semea Donejakue Bidea egiten ari zela ekaitz baten ondorioz Ibañetako mendatean lehenbiziko etapa amaitu gabe hil zela jakingo du. Orduan Tomek bere seme hil berriari bidea amaitzen lagunduko diola erabakitzen du: semearen errautsa dituen kutxatxoa eta motxila bat berarekin hartuz Donejakue Bideari ekingo dio.

Aktoreak

Kanpo loturak