Thornton Wilder

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Thornton Wilder

Thornton Wilder (1897ko apirilaren 17 - 1975eko abenduaren 7) Ameriketako Estatu Batuetako antzezlan eta eleberri idazlea zen.

Wisconsinen jaio bazen ere, aita diplomatikoa zela eta, Txinan eman zuen haurtzaroa Thornton Wilderrek. Kaliforniara bueltatutakoan, eskolan hasi zen idazten, ikaskideen iseka eta axola eza saihestu nahian. Lehen Mundu Gerran borrokatu zuen. Horren ostean, Yale eta Princeton unibertsitateetan ikasi zuen.

Lehen eleberria, The Cabala, 1926an argitaratu zen. Hurrengo urtean The Bridge of San Luis Rey liburuak arrakasta komertziala eta lehen Pulitzer Saria ekarri zion. 1938an eta 1943an berriro irabazi zuen Our Town eta The Skin of Our Teeth antzezlanengatik.

Hala ere, bere burua, idazletzat baino, irakasletzat jotzen zuen, unibertsitate askotan irakatsi baitzuen. Nolanahi ere, bizitza osoan zehar idatzi zuen, sari andana jasoz. Homosexula publikoki onartu ez arren, Samuel M. Steward, haren laguna, bere maitalea omen zen.

Eleberriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • The Cabala (1926)
  • The Bridge of San Luis Rey (1927)
  • The Woman of Andros (1930)
  • Heaven's My Destination (1935)
  • Ides of March (1948)
  • The Eighth Day (1967)
  • Theophilus North (1973)

Antzezlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • The Trumpet Shall Sound (1926)
  • An Angel That Troubled the Waters and Other Plays (1928)
  • The Long Christmas Dinner and Other Plays in One Act (1931) zeinek hauexek dakartza
    • The Long Christmas Dinner
    • Queens of France
    • Pullman Car Hiawatha
    • Love and How to Cure It
    • Such Things Only Happen in Books
    • The Happy Journey to Trenton and Camden
  • Our Town (1938)
  • The Merchant of Yonkers (1938)
  • The Skin of Our Teeth (1942)
  • The Matchmaker (1954) (The Merchant of Yonkers berlandua)
  • Childhood (1960)
  • Infancy (1960)
  • Plays for Bleecker Street (1962)
  • The Alcestiad: Or, A Life In The Sun (1977)
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Thornton Wilder Aldatu lotura Wikidatan