Tigran Petrosian

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tigran Petrosian
Tigran Petrosian
Tigran Petrosian 1975ean.
Datu pertsonalak
Izen osoa Tigran Vartanovitx Petrosian
Jaio 1929ko ekainaren 17a
Tbilisi (Georgiako Sobietar Errepublika Sozialista (SESB))
Hil 1984ko abuztuaren 13a
(55 urte)
Mosku (Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa (SESB))

Tigran Vartanovitx Petrosian (armenieraz: Տիգրան Վարդանի Պետրոսյան; errusieraz: Тигран Вартанович Петросян; Tbilisi, 1929ko ekainaren 17aMosku, 1984eko abuztuaren 13a) sobietar armeniar xake jokalaria izan zen, munduko xake txapelduna 1963tik 1969ra. Defentsako joko estilo sendoa zuen. Bere jokoa estilo kontserbakor horretan oinarritzen zuenez, ez zen oso ikusgarria, baina aurkariei izugarri zaila egiten zitzaien bere defentsa haustea.

Sobietar xake txapelketa lau aldiz irabazi zuen: 1959ean, 1961ean, 1969an eta 1975ean.

1963an Munduko Xake Txapelketa irabazi zuen Mikhail Botvinniken aurka (9½ - 12½). Titulua arrakastaz defendatu zuen 1966ko Munduko Xake Txapelketan Boris Spaskiren aurka (12½ - 11½). 1966ko Munduko Xake Txapelketan Spaski beraren aurka galdu zuen titulua (12½ – 10½).

Petrosianen lorpenek xakearekiko zaletasuna bultzatu zuten Armenian.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tigran Petrosian Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Mikhail Botvinnik
Munduko Xake Txapelduna
1963-1969
Ondorengoa
Boris Spassky