Mikhail Tal
Wikipedia(e)tik
Mikhail Tal —letonieraz Mihails Tāls— (Riga, Letonia, 1936 - 1992) xake-jokalaria izan zen. Xakearen historian izan den jokalari argi eta intuitiboenetako bat da. Talen kalkuluen sakontasunari eta erasoen edertasunari esker, jokalari handienetakotzat hartu izan da. Hala ere, ez zuen lortu Bobby Fischer garaitzea. 1960an munduko txapeldun izan zen, Botvinnik garaitu zuenean. Osasun arazoak zirela-eta, gero eta txapelketa gutxiagotan parte hartu zuen, baina nabarmen erakutsiz bere xakerako gaitasunak berdin-berdin jarraitzen zutela. Ondoren, munduko jokalari onenen analista izan zen.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.