Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
|
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
|||
|---|---|---|---|
| 1922 – 1991
Federazioa |
|||
|
|
|||
| Goiburua Пролетарии всех стран, соединяйтесь! (Munduko langileok, elkartu!) |
|||
| Aldarrikatua | 1922 abenduaren 30 | ||
| Onartua | 1924 otsailaren 1 | ||
| Ezeztapena | 1991 abenduaren 24 | ||
| Hiriburua | Mosku | ||
| Hizkuntza(k) | Ez zuen (Errusiera de facto) | ||
| Erlijioa | Ateoa (ofizialki) | ||
| Eremua | 22.402.200 | ||
| Biztanleria | 293.047.571 | ||
| Dirua | Sobietar errubloa (SUR) | ||
| Ordu-eremua | +2 > +13 | ||
| Interneteko domeinua | .su | ||
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna[1] edo Sobietar Batasuna XX. mendeko zati handi bateko herrialde sozialista izan zen.
Sobietar Batasuna Errusiako Iraultzaren ondoko gerra zibila garaitu eta gero sortu zen 1922. urtean, eta Mikhail Gorbatxev gobernuburu zela desegin zen 1991. urtean. Itsaso Baltikotik eta Itsaso Beltzetik hasi eta Ozeano Bareraino zabaltzen zen. 15 errepublika sozialista sobietar izatera heldu zen. Errusia zen Batasunaren errepublika handiena, bai zabaleran bai biztanle kopuruaren aldetik, eta politikoki eta ekonomikoki agintzen zuen.
Politikoki 15 Sobietar Errepublika Sozialistetan (SES) banatua egon zen 1940 eta 1991 artean:
- Armeniar SES (oraingo Armenia)
- Azerbaijandar SES (oraingo Azerbaijan)
- Bielorrusiar SES (oraingo Bielorrusia)
- Errusiar SESF (oraingo Errusiar Federazioa)
- Estoniar SES (oraingo Estonia)
- Georgiar SES (oraingo Georgia)
- Kazaktar SES (oraingo Kazakhstan)
- Kirgiztar SES (oraingo Kirgizistan)
- Letoniar SES (oraingo Letonia)
- Lituaniar SES (oraingo Lituania)
- Moldaviar SES (oraingo Moldavia)
- Tadjiktar SES (oraingo Tadjikistan)
- Turmendar SES (oraingo Turkmenistan)
- Ukrainar SES (oraingo Ukraina)
- Uzbekiar SES (oraingo Uzbekistan)
Eduki-taula |
Geografia [aldatu]
22.402.200 km2 luze-zabal zen (10.000 km mendebaldetik ekialdera eta 5.000 km ipar-hego). Eremuaren %11 landa lurrak ziren, %16 belardia zen, %41 basoa eta %32 gainontzekoa (tundra, besteak-beste).
Hainbat klima zituen: kontinentala, subtropikala, kontinentala, subartikoa eta polarra.
Historia [aldatu]
Errusiako Iraultzak Sobietar Batasuna sortzea ekarri zuen 1917an. Iraultzak tsarraren irudian oinarritutako sistema ordezkatu zuen. Bi garai bereiz daitezke Iraultzan: Lehenengoa 1917ko Otsaileko Iraultza izan zen, Errusiako Nikolas II.a tsarraren autokraziarekin bukatu zuena eta errepublika liberal bat ezarri zuena, eta bigarren fasea Urriko Iraultza, eta bertan Sobietarrek, Boltxebike alderdiaren menpean, boterea kendu zioten behin-behineko gobernuari.
1979ko abenduan Afganistan okupatu zuen, ia 10 urteko gatazka odoltsua eraginez.
1986ko apirilaren 26an Txernobylgo hondamendia gertatu zen Ukrainako Txernobyl hirian. Historiako istripu nuklearrik larriena izan zen, INES (International Nuclear Event Scale) eskalan 7. mailan kokatzen delarik (denetan handiena).
1991an desagertu zen Errusiar Federazioa, honekin estatu independente multzo bat sortuz.
Presidenteak [aldatu]
SESBeo lehendakariak honako hauek izan ziren:
- 1922- 1924 Vladimir Lenin
- 1924- 1953 Josef Stalin
- 1953- 1964 Nikita Khrustxov
- 1964- 1982 Leonid Brezhnev
- 1982- 1983 Iuri Andropov
- 1984- 1985 Konstantin Txernenko
- 1985- 1991 Mijail Gorbatxov
CCCP [aldatu]
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunaren akronimoa errusieraz CCCP da, Союз Советских Социалистических Республик, hau da, Sojuz Sobetskih Sotzialistitxeskih Respublik. Letra latindarrekin idazten da, modu teknikoki zuzena CCCP den arren, alfabeto zirilikoz. Errusierazko gutxi gora-beherako ahoskera, "es es es err" da. Batzuetan, SSSR bezala transliteratua da, alfabeto zirilikoko C letra, latindar alfabetoko Saren baliokidea baita, eta P letra, berriz, Rren baliokidea.
Sigla hauek, SESBetik kanpo, nazioarteko kirol lehiaketengatik, non beti paper nabarmen bat izan zuen, zein sobietar astronautengatik ezaguna egin zen, azken hauek, siglak kaskoan idatzita zituztelarik.
Kultura [aldatu]
Ikus, gainera [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]

|
||||||||||||||