Tinker Tailor Soldier Spy (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 00:55, 23 urtarrila 2016

Tinker Tailor Soldier Spy (euskaraz Latoigile Jostun Gudari Espia) 2011ko Tomas Alfredson suediar zinema zuzendariaren espioi filma bat da.

Filma honetan antzeztu zuten aktoreen artean honako hauek daude: Gary Oldman, Colin Firth, Tom Hardy, John Hurt, Toby Jones, Mark Strong, Benedict Cumberbatch, David Dencik, Ciarán Hinds, Simon McBurney eta Stephen Graham.

2011ko irailaren 5ean Veneziako Mostran estreinatu zen, ondoren urriaren 15an Erresuma Batuko zine aretoetan estreinatzeko.

Filmaren istorioa John le Carré idazlearen Tinker, Tailor, Soldier, Spy eleberrian oinarritua dago, aldiz izenburua Ingalaterrako haur kanta herrikoi bateko bertsoetan oinarritua dago, izen horiekin filma honetan agertzen diren hainbat pertsona edo espioi izendatzen direlarik. Bitxikeri gisa, filma honetako soinu banda Alberto Iglesias donostiar musikagileak konposatu zuen. Bestalde, filma Bridget O'Connor gidoigileari eskeinia dago (amaierako azpitituluetan aipatzen da), hura filmatzen ari zen denboraldian minbiziaren ondorioz zendu baitzen.

Argumentoa

1970eko hamarkada, Gerra Hotza. Erresuma Batuko Inteligentzia Zerbitzuak ("Zirkoa") Budapest hirian ekintza batean sekulako porrota jasango du, tartean errurik gabeko hildakoak daudelarik. Horren ondorioz erakunde honetako agintariak ordezkatu egiten dituzte. Ordezkatutako agintari eta espioi horien artean George Smiley (Gary Oldman) espioia dago.

Halere, jada Smileyk erretiroa hartzeko ideia buruan zuela, betebehar berri bat jasoko du: Erresuma Batuko Inteligentzia Agentziaren agintaritzan KGBren sator edo espioi bat dagoelako susmoa dago (hau "Karla" izeneko sobietar espio misteriotsu baten zerbitzupean dago), hura erakundetik kanpo dagoen norbaitek topatzea beste konponbiderik ez dago, hortaz Smileyk erakundeko "Kontrol" ezizena duen zuzendari nagusiarengandik (John Hurt) traidorea atzemateko agindua jasoko duelarik. Betebehar hau aurrera ateratzeko bere adiskideak diren erretiratutako espioien eta erakunde barnean jarraitzen duen Peter Guillam espioi leialaren (Benedict Cumberbatch) laguntza izango du. Honela, Smileyk misterioaren piezak banan-banan elkartuz joan eta traidorea nor den jakitea lortuko du.

Aktoreak

Aktorea Pertsonaia Oharrak
Gary Oldman George Smiley "Beggarman"
Colin Firth Bill Haydon "Tailor"
John Hurt Control "Control"
Benedict Cumberbatch Peter Guillam
Ciarán Hinds Roy Bland "Soldier"
Tom Hardy Ricki Tarr
Mark Strong Jim Prideaux
Toby Jones Percy Alleline "Tinker"
Stephen Graham Jerry Westerby
Simon McBurney Oliver Lacon
David Dencik Toby Esterhase "Poorman"
Svetlana Khodchenkova Irina
Kathy Burke Connie Sachs
Roger Lloyd-Pack Mendel
Christian McKay Mackelvore
Konstantin Khabenskiy Polyakov
Tomasz Kowalski Boris
John le Carré -- Kameoa

Kanpo loturak