Tiocfaidh ár lá

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Tiocfaidh ár lá (gaeleraz ˈtʲʊki aːɾˠ ˈl̪ˠaː ahoskatuta) euskaraz iritsiko da gure eguna esan nahi duen esaldia da. Esaldi honek Irlandaren eta Ipar Irlandaren bateratzeari aipu egiten dio. Irlandako militante errepublikarren eslogan ospetsua bihurtu zen 80ko hamarkadan.

Aldaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beidh ár lá linn horma-irudia Andersonstownen, 1989an.
Beidh an lá linn 
(bʲɛj ən ˈl̪ˠaː lʲɪnʲ) "eguna gurekin izango da" esan nahi du. Hainbat gaeleradunek, horien artean Ciarán Carson idazlea, diote Tiocfaidh ár lá esaldia ez dela guztiz zuzena ingelesaren eragin nabarmena duelako. Beidh ár lá linn aldaerak "gure eguna gurekin izango da" esan nahi du eta esaldi hau mugimendu errepublikarrean ere erabilia da.
Beidh lá eile ag an bPaorach! 
(bʲɛj ˈl̪ˠaː ɛlʲə ɡə bˠiːɾˠəx), "Powerrek beste egun bat izango du" esan nahi du. Dungarvango Edmund Powerren azken hitzak izan ziren, 1798ko Wexfordeko Matxinadan parte hartzeagatik exekutatua. Éamon de Valerak sarritan zerabilen esaldia da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erabilpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tiocfaidh Ár Lá (TÁL) Celtic F.C. futbol taldearen irlandar errepublikar hintxen aldizkariaren izena da. 1991. urtean sortu zen, Celtic F.C. taldea Glasgow Rangers baino makalago zebilenean.

Su ta Gar euskal heavy metal taldeak abesti baten izenburuan erabili zuen.