Éamon de Valera

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Éamon de Valera
Eamon de Valera c 1922-30.jpg
Kargua: Taoiseacha. Irlandako presidentea eta lehen ministroa.
Agintaldiaren iraupena: Presidentetzan
1959 - 1973
Taoiseach
1937 - 1948
1951 - 1954
1957 - 1959
Aurrekoa: Presidentetzan
Seán T. O'Kelly
Lehen Ministro
Inor ez
John A. Costello
John A. Costello
Hurrengoa: Presidentetzan
Erskine H. Childers
Lehen Ministro
John A. Costello
John A. Costello
Seán Lemass
Jaiotze eguna: 1882ko urriaren 14a
Jaiotze tokia Manhattan, New York
Heriotza eguna: 1975eko abuztuaren 29a
Heriotza tokia Dublin, Irlanda
Lanbidea: Irakaslea
Alderdi politikoa: Fianna Fáil (lehenengo Sinn Féin).

Éamon de Valera (jaiotzez Edward George de Valera edo Edward George de Valero) (1882ko urriaren 14 - 1975eko abuztuaren 29) XX. mendean Irlandako politikari nagusienetakoa izan da, 1917tik 1973 arte hainbat kargu politikotan -presidentea edo lehen ministroa- aritu baitzen.

Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

New Yorken jaio zen. Bere ama jatorriz irlandarra zen eta Juan Vivion de Valera izeneko artista espainiar baten semea zela uste zen. Hala ere, de Valeraren biografia idatzi dutenek ez dute bere aitaren identitatea frogatzeko dokumenturik aurkitu ahal izan.

Bataioan George de Valero izena jarri zioten baina geroago izena ingelesez jarri zioten (Edward) eta berak gaelikora itzuli zuen (Éamon). 1885ean bere aita hil zenean, amarekin Irlandara abiatu zen eta bere osaba eta honen familiarekin bizi izan zen. Ikasketak bukatu ondoren matematikako irakasle izan zen Dublineko zenbait ikastetxetan.

Politika jarduerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

De Valeraren lehen jarduera politikoak gaelikoaren defentsarenak izan ziren. Jarduera horretan ezagutu zuen bere emaztea, Sinéad Flanagan eta 1910ean ezkondu ziren.

Gaelikoaren defentsaren elkarte horietatik jarduera politikoetarako jauzia egin zuen. Irish Volunteers taldean sartu zen, Iparraldeko unionista protestanteen aurka aritzen zen taldean. 1914an Irish Republican Brotherhood talde errepublikar abertzalean sartu zen.

Erresuma Batutik independentzia lortzeko borrokan nabarmendu zen De Valera. Independentziaren osteko gerra zibilean Erresuma Batuarekiko hitzarmenaren (Itun anglo-irlandarraren) aurka lerratu zen baina ez zuen gerran parte hartze esanguratsurik izan. Ondoren, legez kanpo egoteak inongo onura politikorik ez zuela ikusita Fianna Fáil sortu eta hauteskundeetara aurkeztu zen, bertan garaipena lortuz.

Irlandako hirugarren presidentea (1959-1973) izan zen, Batzar Betearazlearen bigarren presidentea (1932-1937) eta, hau ordezkatu zuen Taoiseach edo lehen ministro karguan estreinekoa izan zen De Valera (1937-1948, 1951-1954 eta 1957-1959). Horretaz gain, Irlandako Nazio Unibertsitateko burua ere bazen 1959tik 1973 arte.


Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Éamon de Valera Aldatu lotura Wikidatan