Tokugawa Ietsugu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tokugawa Ietsugu
Tokugawa Ietsuguren hilobia

Tokugawa Ietsugu (japonieraz 徳川 家継, Tokugawa Ietsugu, 1709ko abuztuak 8-1716ko ekainak 19), Tokugawa shogunerriko zazpigarren shoguna izan zen eta 1713 eta 1716 bitartean gobernatu zuen, azken urte honetan hil zelarik. Tokugawa Ienobu seigarren shogunaren semea eta Tokugawa Tsunashige Kōfuko daimyōaren biloba, Tokugawa Iemitsuren birbiloba, Tokugawa Hidetadaren herenbiloba eta shogunerri honen sortzailea izan zen Tokugawa Ieyasuren bigarren mailako herenbiloba izan zen.

Lehen urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Edon jaio zen 1709an eta Tokugawa Ienobu shogunaren eta bere ohaide baten seme nagusia izan zen. Une horretan, bere aita shoguna zen, eta bere konfuziar laguntzailea zen Arai Hakusekik laguntzen zion, Edoko shogun gortean eragin handia izan zuena. Bere haurtzaroko izena, Nobumatsu Kimi izan zen, eta, bere aita hil zenean, Ietsuguk hiru urte baino ez zituen. Honela, shogun titulua hartu zuen.

Ietsugu shoguna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bakufuko buruzagiaren titulu formala hartu zuen arren, oraindik haur bat zen. Gobernatzeko haina adin ez zuenez, Arai Hakusekirekin zaintza eta aholkupean jarria izan zen. Bere agintaldian, bi arazo egon ziren: txanpon erreforma eta kanpo merkataritza Kyushun. Ietsugu ez zen herrialdeko kontuengatik interesatu, eta konponbideak, bere aholkulariek zuzentzen zituzten.

1713an, prezioak hazi egin ziren. Ietsugu eta Hakusekiri aurkezturiko zenbait proposamenen ondoren, txanpon berri bat sortu behar zela erabaki zen. 1714an, txanpon unitate metaliko hori sartu zen, eta beherakada bat eragin zuen arrozaren prezioan.

Txanpon erreformak, kanpo merkataritzan erreforma ere eragin zuen. 1716an, soilik Herbehereetako eta Txinako merkatal ontziek komertzia zezaketen Dejima uhartean, Nagasakin. Urte horretan, bakufuak, Edo eta Nagasakin Kanpo Merkataritzako bi Komisionatu izendatuko zituen eta, urtero, soilik 30 itsasontzi txinatar eta 2 herbeheretarrentzako sarrera mugatzen zuen dokumentu bat igorri zen. Neurri honekin, Japoniak, oraindik, gainontzeko mundutik isolatuta jarraitzen zuen (sakoku).

1716an, Ietsugu, arrazoi naturalengatik hil zen, zazpi urte oraindik bete gabe. 3 urteko agintaldia izan zuenez eta oso gazterik hil zenez, ez zuen seme edo oinordekorik utzi, Tokugawa Ieyasuren aita aldeko leinuarekin amaituz (Ieyasu hil eta hun urtera). Hala eta guztiz ere, jatorria Ieyasugan zuten alboko adarrak zeuden, eta shogun berria, adar hauetako batetik aukeratua izan zen.


Aurrekoa
Tokugawa Ienobu
Shoguna
1713-1716
Ondorengoa
Tokugawa Yoshimune
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tokugawa Ietsugu Aldatu lotura Wikidatan