Topa dagigun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Topa dagigun
Oskorriren musika-lana
Egilea(k)Oskorri
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
Iraupena4:10 minutu
Deskribapena
OinarrituaSuliko
HitzakJon Sarasua

Topa dagigun Oskorri taldearen abestia da, Georgiako Suliko doinu herrikoia ren doinua erabiltzen duena. Abestiaren hitzak Jon Sarasuak sortu zituen, aldiz Oskorri taldeak moldatu eta ezagutarazi zuen. Oskorriren abesti oso ezaguna da. 1996an, Getxoko Fadura frontoian, Oskorrik zuzeneko 25 kantu-urte diskoan sartu zuten. Gau ahaztezin hartan Kukubiltxo antzerki-taldeak ere parte hartu zuen, eta luxuzko musikari eta bestelako gonbidatu batzuek ere bai: Martin Carthy, Niko Etxart, Joserra Fernandez, Pedro Guerra, Gwendaleko kide batzuk, Kepa Junkera, Mikel Laboa, Fermin Muguruza, Liam O'Flynn, Ruper Ordorika, Juan Carlos Perez, Albert Pla, Anton Reixa, Jon Sarasua, Joseba Tapia, Patrick Vaillant eta Gabriel Yacoub.[1]

Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honela da behin eta berriro errepikatzen den bertsoa:

« Topa Dagigun

Errioxar, Baigorriko,
Bakio nahiz Getariko
topa dagigun eta bakean
bizi gaitezen betiko.

»

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Taldea, elkar. «Oskorriri zor dioguna - PostData» postdata.elkar.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-11).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]