Jon Sarasua
Jon Sarasua 2008an. |
||
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Jon Sarasua Maritxalar | |
| Jaio | 1966 | |
| Aretxabaleta (Gipuzkoa) | ||
Jon Sarasua Maritxalar (Aretxabaleta, 1966-) bertsolari eta soziologo gipuzkoarra da. Kazetaritza eta Soziologia ikasi zituen Bilbon. 1996an Bi begiratu euskarazko kazetari hizkerari lanarekin doktoratu zen.
Bertsolaritzaren munduan oso gazte sartu zen. Eskoriatzako Almen Ikastolako bertso-eskolan ibili zen lehen. 1981ean, Gipuzkoako Eskolarteko txapelketa irabazi zuen eta 1984ean berriro irabazi zuen. Euskal Herriko Bertsolari txapelketako finalista ere izan zen 1986an, 19 urte zituela. Bere anaia Aitor Sarasuarekin Fauna txiki bat bertso berritan diskoa kaleratu zuen (Elkar, 1995).
2002. urterarte Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko komunikazio arduraduna izan zen.
Gaur egun plazatik erretiraturik, Mondragon Unibertsitatean irakasle dabil, Huhezi fakultatean.
Eduki-taula |
[aldatu] Lanak
[aldatu] Bibliografia
- "Txepetxekin solasean, Biziaren hizkuntzaz": Jon Sarasuak "Txepetx"i egindako elkarrizketa (Gara argitaletxea).
- "Jon Sarasua: Bertso-ispiluan barrena": Joxerra Garziak Sarasuari egindako elkarrizketa (1998, Alberdania).
[aldatu] Saiakera
- Zozoak beleari (1997, Alberdania). Andoni Egañarekin batera idatzirikoa.
- "Autoeraketa globalitatean: autoeraketa ekonomikoaren kokapena egungo munduan" (2004, MU arg.)
- "Ertzeko Zatiak" (2010, Argia). Hego Ameriketara egindako bidaietan bildutako pentsamendu eta anekdotak
[aldatu] Diskografia
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Jon Sarasua: "Euskaltasunaren norabideaz, oldozpen batzuk" Gotzon Garaten omenaldi ekitaldien barruan emandako hitzaldia (2009).
- Jon Sarasuari elkarrizketa Argia astekarian, Ertzeko Zatiak liburuari buruz.
- Jon Sarasuaren produkzioa (hitzaldiak, artikuluak, liburuak...) Inguma datu-basean.