True Detective: Night Country

Wikipedia, Entziklopedia askea
True Detective: Night Country
Jatorria
IzenburuaNight Country
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Atalak6
Ezaugarriak
TelesailaTrue Detective
Antzezlea(k)
Emanaldia
Jatorrizko igorlea HBO
Hasiera-data2024ko urtarrilaren 14a
Amaiera-data2024ko otsailaren 18a

hbo.com…
Rottentomatoes: tv/true_detective/s04 Metacritic: tv/true-detective/season-4 Edit the value on Wikidata

True Detective: Night Country True Detective telesailaren laugarren denboraldia da. Nic Pizzolattok sortutako HBOko telesailaren denboraldia 2024ko urtarrilaren 14an estreinatu zuen AEBn.

True Detectiveko beste denboraldiak bezala, istorio independentea kontatzen du, baina narratiban puntu antzekoak dituena besteek bezala. Aurreko denboraldiek ez bezala, izenburu espezifikoa du, Night Country edo Gaueko Herrialde delako hori ez denboraldiaren zenbakiari lotutakoa.

Ekoizpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Night Country Issa López mexikarrak sortu zuen, showrunner, gidoilari eta zuzendari gisa. Pizzolattok parte hartzen ez duen lehen denboraldia da; hala ere, ekoizle exekutibo gisa ageri da kredituetan.[1]

Hasieran, Nic Pizzolattok zuzenean hartu behar zuen parte True Detectiveren laugarren denboraldian, baina azkenean Issa López showrunner gisa hautatu zuten, denboraldi osoa idatziz eta zuzenduz. Pizzolatto produktore exekutiboa izango litzateke, eta bere lehen denboraldia markatuko luke, eskritura krediturik gabe.[2]

4. denboraldia prestatzean, Issa López showrunnerrak, lehen denboraldiren "ispilu ilun" bat sortzea erabaki zuela adierazi zuen: "True Detective hura maskulinoa da eta izerdi-patsetan gertatzen da; Night Country hotza eta iluna da eta femeninoa da". Lehen denboraldian bezala, naturaz gaindiko fenomenoen isla erakutsi nahi izan zuen Lopezek bere lanean. Jasotako insporazioen artean honakoak aipatu ditu halaber: John Carpenterren The Thing; Overlook Hotela (The Shining Kubrick-enean agertzen zena), Nostromo Alieneko espazio-ontzia; eta gertakari misteriotsuen alorrean; Diatlov pasabideko eta Mary Celeste ontziaren misterioak. Beste inspirazio bat Billie Eilish kantariaren "Bury a Friend" 2019ko abestia izan zen, hasierako kredituetarako hautatu zuelarik. [3][4][5]

Telesaila Islandian eta Alaskan filmatu zen, $60 milioiko aurrekontuarekin.[6][7] Filmazioa 2022ko azaroan hasi zen eta 2023ko apirilean bildu zen.[8][9] Kasu batzuetan gauez -23 °C-an zeudela egin zituzten grabaketak.[10]

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Akzioa fikziozko Ennis hirian (Alaska) gertatzen da, aldi berean meatzarien herria eta Iñupiaq Inuit komunitate alaskarra, non indigenak eta etorkinak bizi diren. Herrian tentsioa sortzen du meategi kutsatzaile batek, bizibide nagusia hura baita, baina aldi berean kalteak sortzen dituela susmatzen da. Herrigunetik gertu ikerketa-base zientifiko bat dago, eta hango ikerlari guztiak desagertuko dira bat-batean egoera misteriotsuan. Liz Danvers polizia-buruak ikertuko du kasu hori, eta laguntzaile duen Evangeline Navarro detektibeak gogora ekarriko dio urte batzuk lehenago herrian gertatu zen Annie Kowtok emakume iñupiaqaren hilketa erlazionatuta egon daitekeela kasu berriarekin.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]