The Shining (filma)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
The Shining
Datuak
Jatorrizko izenburua The Shining
Izenburua euskaraz Distira
Urtea 1980
Estreinaldia 1980ko maiatzaren 23a
Generoa Beldurrezko zinema
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 142 minutu
Aurrekontua 22 milioi $
Banatzailea Warner Bros.
Zuzendaria
Stanley Kubrick
Ekoizleak
Stanley Kubrick
Jan Harlan
Martin Richards
Gidoilariak
Stanley Kubrick
Diane Johnson
Stephen King idazlearen The Shining eleberrian oinarrituta
Aktoreak
Jack Nicholson
Shelley Duvall
Danny Lloyd
Scatman Crothers
Musikagileak
Wendy Carlos
Rachel Elkind
Argazkilariak
John Alcott
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa
Webgunea
IMDBko fitxa ikusgai
Datu gehigarriak
Irabaziak: 44.017.374 $

The Shining (euskaraz Distira) 1980ean Stanley Kubrick estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako beldurrezko filma bat da.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jack Torrance (Jack Nicholson) idazle bilakatu nahi duen gizon langabetu bat da. Negualdiko hilabeteetan elur artean isolatuta gelditu ohi den Hotel Overlook izeneko ostatuaren denboraldi batetarako mantentze lanak burutzeko lanbidea onartu berri du. Jacken ustez bere lanbideak eskeiniko dion bakardeak idazteko on egingo omen dio. Bere emaztea (Shelley Duvall) eta semearekin (Danny Lloyd) hotelera iristean eta jada ostalaritza denboraldia amaitzear dagoenez, eraikina piskanaka usten joango da. Halere, hoteleko Dick Hallorann (Scatman Crothers) sukaldaria mutikoak distira bat duela ohartzen da, horretaz gain mutikoari 237 gelan ez sartzeko esango dio. Negu gorria hastearekin bat familia gainontzeko mundutik erabat isolatuta geldituko da. Laister bertako ustezko edo benetako mamuek Jackengan txarki eragingo diote. Hoteleko indar gaiztoek nahiz Jack beraren erokeriak azken muturrera bultzatuaraziko dute, zurrunbilo psikotiko batean murgildurik, Jackek jazarpen zoro batean zehar bere emakumea eta semea erasotuko ditu.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: The Shining (filma) Aldatu lotura Wikidatan