Tunisko aintzira

Koordenatuak: 36°49′N 10°15′E / 36.82°N 10.25°E / 36.82; 10.25
Wikipedia, Entziklopedia askea
Tunisko aintzira
البحيرة
Datu orokorrak
Motaaintzira, itsasertzeko urmael eta naturagune babestua
Azalera37 km²
Geografia
Map
Koordenatuak36°49′N 10°15′E / 36.82°N 10.25°E / 36.82; 10.25
Herrialdea Tunisia
Governorate of TunisiaTunis Governorate

Tunisko aintzira (arabieraz: البحيرة‎, El Bhayra; frantsesez: Lac de Tunis) Tunisiako aintzira naturala da, Tunis hiriburua eta Tunisko golkoaren artean kokatuta. Guztira 37 kilometro koadroko azalera du baina bere sakonera urria da.

Behin Tunisko hiriaren portuaren egoitza izan zen. Aintziraren iparraldean Chikly uhartea dago. Bertan Espainiar Inperioaren gotorlekua izan zen eta 1993tik aurrera erreserba naturala da.

Agradazioak edo jalkinek lurraren goratzeak sakonera gutxitzen duenez, XIX. mendean frantziarrek 10 kilometroko luzera, 450 metroko zabalera eta 6 metroko sakonera dituen ubide bat eraiki zuten.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Tunisia
Artikulu hau Tunisiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.