Txalaparta (argitaletxea)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Txalaparta Euskal Herriko argitaletxe bat da, egoitza Tafallan (Nafarroa Garaia) duena. Gaztelaniaz eta euskaraz argitaratzen dute batik bat, 30-40 liburu urtean: euskal literatura, beste herrietakoa, saiakera politikoa eta historikoa, kritika soziala, ezkerraren klasikoak, historia entziklopediak…

Argitaletxearen ezaugarri nabarmenena bere harpidedun eta irakurle kopurua dira.

Orain, gainera, Editoriales Independientes izenarekin, beste herrietako argitaletxeekin elkarlanean ari dira. Hala, Mexikoko ERA, Txileko LOM eta Uruguaiko Trilce argitaletxeekin batera argitalpen aniztasunaren alde ageri dira.

Egileak

Txalapartarekin lanak argitaratu dituzten egileen artean nabarmentzekoak dira Joseba Sarrionandia, Patxi Zabaleta, Edorta Jimenez, Laura Mintegi eta Jon Alonso, besteak beste.

Bildumak

  • Orreaga.
  • Gebara.
  • Ravel.
  • Gure Klasikoak.
  • Axuri Beltza.
  • Literotura.
  • Kortazar.
  • Ekin-Txalaparta.
  • TXO

Ikus, gainera

Kanpo loturak