Txantiloi:2008-30 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Tornio (Suedieraz: Torneå), Lappiko Torne ibarran aurkitzen den hiri finlandiarra da. Suediarekin muga egiten duen Tornionjoki ibaiaren ahoan aurkitzen denez, hiri mugakidea da. Haparanda da bere bizilagun suediarra eta askotan, ibai batek gurutzatzen duen hiri beraren moduan jokatzen dute, lotura estu-estua baitaukate. Biztanleak, ez dira muga egunean behin baino gehiagotan igarotzeaz arduratzen, eta bi udalerriek gaur egun, bakarra bihurtzeko proiektu bat egiten hasiak dira; hala nola, IKEA multinazionala mugan jartzea adostu dute. Diruarekin ere, ez dago arazorik, euroa zein suediar koroa onartzen baita bi aldetan. Honetaz aparte, Tornio, Keminmaa, Kemi, Tervola eta Ylitornio udalerri finlandiarrekin egiten du muga, ekialde eta iparraldean.

1.277,09 km² dauzka, non 43,9 km² urezko lurzorua da, Botniako Golkoko zati bat hartzen baitu udalerriaren irteerak. Nahiz eta Suediarekin egiten duen muga, hirian, finlandiera baino ez da entzuten, baina hiritar gehienak meänkieli eta suediera hizkuntzak ulertzen eta hitz egiten moldatzen dira.