Tervola

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Tervola

Tervolako armarria
Armarria
Berezko izena Tervolan kunta
Herrialdea
Eskualdea
Azpieskualdea
 Finlandia
Lappi eskualdea
Kemi-Tornio barrutia
Alkatea Mika Simoska
Sorrera 1809
Tervola Finlandiako mapan
Koordenatuak 66°05′20″N 24°48′40″E / 66.08889°N 24.81111°E / 66.08889; 24.81111Koordenatuak: 66°05′20″N 24°48′40″E / 66.08889°N 24.81111°E / 66.08889; 24.81111
Azalera
-Ur-azalera
1.594,48 km² [1]
32,66 km² (%2,1)
Biztanleria
Dentsitatea
Ama hizkuntza
- Finlandiera
- Suediera
- Besteak
3.461 (2009.12.31) [2]
2,22 bizt/km²
(2008) [3]
% 99,5 (ofiziala)
% 0,1
% 0,4
Webgune ofiziala
Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Tervola

Tervola Finlandiako Lappi lurraldeko udalerri bat da. Ia 1.600 km²-ko udalerri honetan, 3.500 bat pertsona bizi dira. Pisavaara Natura Erreserba eta Runkaus Natura Erreserba Hertsiak dira udalerri eremu babestuak, eta bertan, lutxo, perka, platuxa eta Lappiko izokin ospetsu ugari dago. Kaisajoki, Kemijoki, Louejoki, Runkausjoki, Sivakkajoki, Vaajoki eta Vähäjoki ibaiak dira ospetsuenak. Valtatie 4 errepidea udalerritik igarotzen da eta 1864. urtean eraikitako Tervolako eliza da eraikin garrantzitsuena.

Eduki-taula

Administrazioa [aldatu]

Azpiegiturak [aldatu]

Udalerritik errepide bidez eta trenbide bidez baino ezin daiteke mugi; izan ere, VR-Yhtymä garraio-konpainiaren trenbide-sarea bertara iristen da [4].

Valtatie 4 errepidea udalerritik igarotzen da.

Udala [aldatu]

Tervolako Udalbatza [5]
Alderdia Eserlekuak +/- Ehunekoa Tervolako udalbatza
Zentroko Alderdia 10 Straight Line Steady.svg 0  % 46,4
Ezker Elkartasuna 7 Straight Line Steady.svg 0  % 35,5
Talde Independentea 2 Green Arrow Up Darker.svg 2  % 10,8
Alderdi Sozial-Demokrata 2 Green Arrow Up Darker.svg 1  % 4,5

Tervolako udalbatza, 2008ko urriaren 26ean egin ziren udal-hauteskundeetan eratu zen. Lappiko gainontzeko udalerrietan bezala, Finlandiako Zentroko Alderdia suertatu zen garaile hamar zinegotzirekin. Bigarren indarra, Ezker Elkartasuna alderdia izan zen zazpi eserlekurekin. Azkenik, Tervolako Talde Independentea eta Alderdi Sozial-Demokrata izan ziren bina ordezkarirekin.

Hurrengo hauteskundeak, 2012. urtean ospatuko dira, herrialdeko gainontzeko udalerrietan bezala.

Demografia [aldatu]

Tervolako armarria

Armarria [aldatu]

Sakontzeko, irakurri: Tervolako armarria

Atzealde gorri baten aurrean mokoan urrezko tipula landare bat duen kurrilo bat dago [6].

Biztanleria [aldatu]

Antzinean, samitarrak ziren udalerri honetako etnia nagusi; hala ere, industrializazioaren, kristautasunaren eta finlandiar etorkinen ondorioz, samitarrak iparraldera immigratu behar izan zuten, Enontekiö, Inari eta Utsjoki udalerrietara batez ere.

Hizkuntza nagusi eta ofizial bakarra finlandiera da; izan ere, biztanleria osoaren %99,7aren ama hizkuntza suomiera da.

Estatistiken arabera, hamalau urteko beheko biztanleria %17,3 a da, eta hirurogeita bost urteko gorakoak aldiz, %25,3a.

Biztanleriaren bilakaera [7]
1970 1975 1980 1985 1990 1995 1998 2000 2002 2004 2006 2008 2010 Orain
5.895 5.173 4.631 4.471 4.170 4.079 4.032 3.895 3.781 3.710 3.659 3.476 3.461 3.428

Ikus, gainera [aldatu]

Argazki gehiago [aldatu]

Erreferentziak [aldatu]