Txantiloi:2015-51 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Urolako trena Gipuzkoako Zumarraga eta Zumaia udalerriak Urola errekaren haranean barrena lotzen zituen trenbide estuko burdinbidea izan zen. Estatu osoko lehen linea elektrikoa izan zen, eta Euskal Y-ko zatiak baino lehen Euskal Autonomia Erkidegoan eraiki zen azken trenbide linea. Trenbidea 1926ko otsailaren 22an inauguratu zuen Espainiako errege Alfontso XIII.ak; 1986ko udazkenean bukatu zen haren ustiapena, eta 1988ko otsailaren 2an itxi zen behin betiko. Orduan trenbideak eta katenaria desmuntatu zituzten, ondoren 5 kilometroko zati batean (Azpeitia eta Lasao artean) berriz jarriko zirenak, Trenbidearen Euskal Museoko lurrunezko trena bertan erabiltzeko. Linearen garajea eta lantegiak museoaren egoitza izatera pasatu ziren.