Txantiloi:2015-6 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Pierre Bourdieu (1930ko abuztuaren 1a, Denguin, Pirinio Atlantikoak - 2002ko urtarrilaren 23a, Paris) frantziar soziologoa izan zen. Frantziako egungo pentsalari ospetsu eta polemikoenetakoa izateaz gain, antiglobalizazio eta altermundialismo mugimenduen inspiratzaile intelektualetako bat ere izan zen. Bere ekarpenak garrantzia handikoak izan dira hainbat arlotan, hala nola etnografian, artean, literaturan, hezkuntzan eta politikan. Bere libururik ezagunena La Distinction, critique sociale du jugement (1979, Bereizketa, epaiaren kritika soziala), XX. mendeko soziologia lan garrantzitsuenetakoa izango da Nazioarteko Soziologia Elkartearen (ISA) arabera. Collège de France ikastetxean Soziologiako irakasle izan zen, École des Hautes Études en Sciences Sociales ikastetxean ikasketa zuzendari eta Europako Zientzien eta Arteen Akademiako kidea ere bai.