Txantiloi:2017-46 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bartzelona (gaztelaniaz eta katalanez: Barcelona) Kataluniako hiriburua eta hiri nagusia da. Izen bereko probintziaren hiriburu ere bada, eta baita Barcelonès eskualdeko burua ere. Kataluniako erakunde garrantzitsuenak bertan daude: Generalitatea eta Parlamentua, besteak beste. Historikoki Bartzelonako konderriaren hiriburu izan zelako, Konde-hiria ezizena du (katalanez Ciutat comtal).

Geografikoki Espainiako ipar-ekialdean dago eta herrialde osoko bigarren hiri garrantzitsuena eta Europako Batasuneko seigarren metropolitar barruti handiena da (36 udalerrik osatutakoa, 3.161.081 biztanle eta 633 km²-ko azalerarekin). Are gehiago, Bartzelonaren influentzia-eremua harago heltzen da, 4.268 km² eta 5.327.872 -ko eremu handiago baten, hain zuzen ere. Mediterranear itsasoaren kostaldean kokatuta dago, Pirinioetatik 160 kilometrora.