Txantiloi:2017-49 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Pierre Bourdieu (Denguin, Pirinio Atlantikoak, Frantzia, 1930ko abuztuaren 1a - Paris, Frantzia, 2002ko urtarrilaren 23a) soziologoa izan zen. Frantziako egungo pentsalari ospetsu eta polemikoenetakoa izateaz gain, antiglobalizazio eta altermundialismo mugimenduen inspiratzaile intelektualetako bat ere izan zen. Bere ekarpenak garrantzia handikoak izan dira hainbat arlotan, hala nola etnografian, artean, literaturan, hezkuntzan eta politikan. Bere libururik ezagunena La Distinction, critique sociale du jugement (1979, Bereizketa, epaiaren kritika soziala), XX. mendeko soziologia lan garrantzitsuenetakoa izango da Nazioarteko Soziologia Elkartearen (ISA) arabera. Soziologiako irakasle izan zen Collège de France-n, ikasketa zuzendari École des Hautes Études en Sciences Sociales-en eta Zientzien eta Arteen Europako Akademiako kidea. Actes de la recherche en sciences sociales aldizkariko zuzendaria izan zen.