Txantiloi:Gertaerak/5/28
- 1963 - Lurrikara eta ondorengo tsunami batek (irudian) 30.000 hildako eragin zituen Pakistanen.
- 1978 - Abortua legeztatu zen Italian.
- 1985 - Belgikako Heyssel futbol zelaian zale italiar eta britainiarren arteko istiluetan 38 hildako izan ziren.
- 1987 - Mathias Rust 18 urteko alemaniar pilotuak hegazkinez Mendebaldeko Alemaniatik abiatu eta Sobietar Batasunaren aire-segurtasun sistemak sahieztuz Moskuko Plaza Gorrian lurrartzea lortu zuen.
- 2008 - Nepalek errepublika aldarrikatu zuen 240 urteko monarkiari amaiera emanez.