Txema Blasco

Wikipedia, Entziklopedia askea
79.150.140.193 (eztabaida)(r)en berrikusketa, ordua: 18:00, 14 urtarrila 2016
Txema Blasco
Bizitza
JaiotzaGasteiz1941eko uztailaren 13a (82 urte) (82 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakaktorea
IMDB: nm0087687 Edit the value on Wikidata

José María Blasco Etxeguren (Gasteiz, Araba, 1941ko uztailaren 13a - ) euskal aktorea da. Gaztelaniaz egiten zituen filmak.

Biografia

Interpretazio zalea gaztetatik, 1970. hamarraldian Arabako zenbait zinegile amateurrekin kolaboratu zuen. Garai hartan, Tito Aldamarekin batera, pailazo bikote bat sortu zuten eta herriko jaietan, ongintzazko ekitalditan, jaialditan eta abarretan aritzen ziren. 1981. urtean, Segoviako ihesa filmean hartu zuen parte eta hortik aurrera, zenbait proiektu zinematografikotan paper txikiak interpretatuz hasi zen lanean.[1] Paper azpimarragarriak egin ditu Julio Medem zuzendari donostiarraren pelikuletan, bereziki Behiak filmean. Interpretazio horri esker, kontulari gisa zuen lana bertan behera utzi eta aktorea izateari ekin zion profesionalki. Halaber, pelikula laburretan gehien parte hartu duen estatuko aktorea da. Telebistarako ere lan egin izan du.

Filmografia

Telebistan egindako saioak

Erreferentziak