Dilista

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Dilista
Lens culirnaris.jpg


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Plantae
Dibisioa: Magnoliophyta
Klasea: Magnoliopsida
Ordena: Fabales
Familia: Fabaceae
Azpifamilia: Faboideae
Generoa: Lens
Espeziea: L. culinaris
Izen binomiala
'Lens culinaris'
L.

Dilista (Lens culinaris) Fabaceae familiako urteko landare belarkara da. Bere zurtoinak 30-40 cm ingurukoak izan ohi dira, ahulak, adardunak eta ildokatuak. Hosto luzatuak dauzka, lantza-formako txorten-hostoak, kiribil ez oso biribilduak, zain moredun lore zuriak eta 5 milimetro inguruko disko-formako hazi arreak leka txikietan bilduta 2-3 aleko multzoetan.

Gainerako lekaleek bezala, dilistak nitrogenoa finkatzen duten bakterioak eduki ohi ditu sustraietako noduluetan. Honi esker, ongarri natural gisa erabil daiteke.

Elikadura[aldatu]

Dilistak aberatsak dira elikagaietan. Gehien bat karbohidratoak eskaintzen ditu, batez ere almidoia. Proteina asko dauzka, baina ez modu orekatuan, funtsezko aminoazidoa den metionina gutxi baitauka. Gantz gutxi dauka, eta zuntzari dagokionez, beste lekale batzuk baino txiroagoa da.

B1, B3 eta B6 bitaminan aberatsa da, eta ez hainbeste azido folikoari dagokionez. Burdina erruz dauka, baina giza gorputzak ez du animalia jatorriko burdina bezain ongi xurgatzen.


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Dilista