Wikipedia, Entziklopedia askea
Jaien bukaera

Andre Maria Zuriaren jaiak ospakizun sinbolikoa dira. Gasteiz hirian egiten dira, Euskal Herriko Arabako hiriburuan. Ospatzen den jai honek omenaldia egiten dio Andre Maria Zuriari.

Andre Maria Zuriaren jaiak abuztuaren hasieran izaten dira, bereziki abuztuaren 4an. Ospakizunak, sarritan, kontzertuak, desfileak, azokak, su artifizialak, kirol ekitaldiak eta erlijio prozesioak biltzen ditu.

Zergatik ospatzen dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Andre Maria Zuriaren aldeko tradizioa Gasteizko patroi izendatu baino askoz lehenago hasi zen. Lehenago, Gasteizko jaiak iraileko lehen astean ospatzen ziren. 1884 urtera arte ez ziren jaiak abuztura eraman. Une hartan, Andre Maria Zuriaren omenez izatea erabaki zuten.

Egunen infografia

Zer dago jaietako egun bakoitzean?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orain aipatzen dena jai hauetan egunez egun egiten diren jardueren deskribapen orokorra da. Garrantzitsua da programa ofiziala kontsultatzea, urte bakoitzeko jarduerei buruzko informazio zehatza lortzeko. Egunero egiten dira ekintza ezberdinak, horien artean aurkitzen dira kontzertuak, ikuskizunak, su artifizialak eta koadrilek egindako jarduerak.

Gainera, egunaren arabera jarduera konkretuak egiten dira. Abuztuaren 4an txupinazoak eta eta Zeledonen jaitsierak hasiera ematen diete jaiei. Abuztuaren 5a egun garrantzitsuena da, Andra Maria Zuriaren eguna delako eta jarduera bereziak egiten dira, hala nola, patroiari lore eskaintza. Hurrengo egunetan, bestelako ekintzak egiten dira, adibidez goitiberak, Gargantua eta koadrilen paseiloak. Bukatzeko, abuztuaren 9an Zeledonen igoera egiten da eta jaiak bukatzen dira.

Jantzi tradizionalak

Zer dira blusak eta neskak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   

Antzina, blusaren kolorea norberaren lanbidearen araberakoa zen.

Adibidez txokolatea egiten zutenek kolore grisez zeramaten, altzarietako langileek zuria erabiltzen zuten eta ikazkin beltzek.

Blusak eta neskak jaietan koadrilak erabiltzen dituzten jantzi tradizionalak dira. Blusaren eguna Santiago egunean ospatzen da Gasteizen. Uztailaren 25ean izaten da. Protagonistak "koadrilak" osatzen dituzten blusak eta neskak dira.

Koadrila gasteiztarrek ("blusak", gizonezkoenak eta "neskak", emakumezkoenak) blusa iluna, abarkak eta lepoan zapia daramate.

1878an blusa-jantzia jarri zuten zezenketetara joateko, alkandora estali eta ez zikintzeko. Neskaren jantzia blusarena baino denbora gehiago behar izan zuen jaietako jantzi gisa formalizatzeko. Lehen jantziak hasi ziren ikusten 1967an.

Koadrila bakoitzak bere erara egokitzen du jantzia, eta horregatik batzuek blusa urdin iluna dute, beste batzuek beltza, koadroetan…

Nor da Zeledon?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zeledonen jaitsiera

Zeledon Gasteizko jaien ikurra da. Zeledonen jaitsiera 1957an egiten hasi zen. Zeledonen jatorria ez dago oso argi, batzuk diote Zalduondon jaiotako baserritar bat zela eta beste batzuk Andoain jaio zen Armada karlistako brigadierra zela.

   Ba al dakizu   

Umeei bideratuta Zeledon Txiki eta Edurne Txiki egiten dira, haiek jaietan parte hartzeko.

Zeledon pertsonaia sortu zenetik lau pertsonak hartu dute bere papera jaietan; José Luis Isasi, 1976an Enrique Oribek, Iñaki Landak 1980tik 2000raino, Gorka Ortiz de Urbina 2001ean hasi zen. 2024an, Iñaki Kerejazu hasiko da Zeledoni bizia ematen.

Jaitsieran abesti bat kantatzen da, 1918an sortu zen eta 1921eko jaietan abestu zen lehen aldiz. Letra hurrengoa dio: "Celedón ha hecho una casa nueva, Celedón con venta y balcón". Euskarazko bertsioa ere badago; "Zeledon, etxe berria egin duk! Zeledon, balkoian leiho on".