Zeledon

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Zeledonen jaitsiera Andre Maria Zuriaren jaietan.

Zeledon Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaietako pertsonaia nagusia da.

Abuztuaren 4ko arratsaldeko seietan, txupinazoa bota ondoren, San Migel elizako kanpandorretik Andre Maria Zuriaren plazara panpina jaisten da, ondoren hezur-haragizko Zeledon agertzen da eta plaza guztia zeharkatzen du San Migel elizako balkoian jai zoriontsuak opatzeko. Abuztuaren 10eko gaueko ordu batean San Migel elizako kanpandorrera igotzen da, jaiei amaiera emanez.

2007an, Zeledonen jaitsieraren 50. urteurrena zenez, hiru Zeledonek plaza zeharkatu behar zuten: Jose Luis Isasi, Iñaki Landa eta Gorka Ortiz de Urbina, baina Jose Luis Isasiren gaixotasunaren ondorioz ezin izan zuen joan. Beraz, Iñaki Landak eta Gorka Ortiz de Urbinak plaza zeharkatu, balkoira igo eta biek jaiei hasiera eman zieten Jose Luis Isasi gogoan izanik. Tamalez, Isasi, 2007ko irailaren 19an zendu zen 77 zituela.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zeledon pertsonaia Zeledonio Altzola festazalearen omenez sortu zen. Jatorriz Zalduondokoa zen Zeledonio; urtero Andre Maria Zuriaren festetan parte hartzen zuen, eta ingurukoak parte hartzera bultzatzen zituen. Horrela, bada, ezagun-ezaguna egin zen Gasteizen bertan, jaietako protagonista bihurtzeraino. Hil zenean, ordea, jaietako zerbait falta zela sumatu zuten batek baino gehiagok. Tradizioa 1957an hasi zen, Gasteizko gazte batzuek (Jesus Jimenez, Sedano, Luis Maria Sanchez Iñigo, Lopez de Ipiña, Madinabeitia, Jose Luis Isasi, Perez de San Roman, Lopez Guereña eta Azpiazu) San Migel elizatik udaletxeko teilatura Zeledon irudikatzen zuen panpina bota zutenean. Harrezkero, urtero egiten da.

Zeledonez egin izan duten pertsonak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zeledonen estatua Gasteizen.
Izena Urteak Zenbat alditan
Jose Luis Isasi Montalban 1957-1975 eta 1977-1979 22
Enrique Orive Galindo 1976 1
Iñaki Landa 1980-2000 eta 2007 22
Gorka Ortiz de Urbina 2001-gaur egun 13

Blusa eta Nesken Batzordeak aukeratzen du Zeledonez nork egingo duen.

Zeledon Txiki, Neska Txiki eta Zeledon Buruhandia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Halaber, Zeledon Txiki jaietako txikien egunari hasiera ematen dien pertsonaia da. Neska Txikik laguntzen dion pertsonaia da.

Zeledon buruhandia, Gasteizko erraldoi eta buruhandien konpartsako pertsonaia da.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]