Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
1945eko irailaren 11
Richard-Wagner-Straße 19 (München) (en) Itzuli eta Munich
💀
Heriotza
2024ko urtarrilaren 7a
Salzburgo
🔨
Lanbidea
futbolari
📷
Argazkiak
ikusi
Franz Beckenbauer 1945ean
Beckenbauerren kamiseta bat

Franz Anton Beckenbauer Munichen jaio zen 1945eko irailaren 11ean eta alemaniar futbolaririk onena bezala hartuta dago. Kaiser ezizena zuen eta Salzburgen hil zen pasa den 2024ko urtarrilaren 7an.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ibilbide profesionala 1963an hasi zuen, F. C. Bayern taldean, eta 1965ean lehen mailara igo zen. Talde berean geratu zen 1977. urterarte. Ondoren New York Cosmos taldera joan zen 1980. urterarte, eta talde honetan egon ondoren, Alemaniara itzuli zen Hamburger SV taldera, 1982. urterarte. Azkenik, New York Cosmos taldera bueltatu zen eta urte bat bakarrik jolastu ondoren, erretiratu egin zen futbol profesionaletik.

Alemaniar selekzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bayern München taldearekin oso jokaldi onak egin ondoren, Alemaniako futbol selekzioak deitu zion jokatzeko. Selekzioarekin 10 urtez jokatu zuen, 1966. urtetik 1976. urtera. Urte hauetan hainbat lehiaketa jokatu zituen, Eurokopa eta munduko kopa adibidez.

Entrenatzaile bezala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Entrenatzaile bezala eduki zuen lehen lana Alemaniako futbol selekzioarekin izan zen, 1984. urtean, eta 1986. urtean Munduko Kopa jokatu zuen. 4 urte beranduago Munduko Kopa irabazi zuen. Hurrengo urtean, 1991. urtean, Olympique de Marsella taldearekin aritu zen entrenatzaile bezala. 1994 eta 1996 urteetan Bayern München taldera joan zen.

Estadististikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldeak Jokoak Golak Batez bestekoa
FC Bayern München 577 75 0.13
New York Cosmos 105 19 0.18
Hamburger SV 38 0 0
Alemaniako selekzioa 47 5 0.11
Guztira 767 99 0.13


Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jokalari bezala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Entrenatzaile bezala[aldatu | aldatu iturburu kodea]