Txikipedia:Miren Arzalluz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Miren arzalluz
Miren arzalluz

Miren Begoña Arzalluz Loroño -Miren Arzalluz- 1978 jaio zen Bilbon moda historialaria eta ikertzailea da. Munduko Balentziagaren aditurik handiena da. 7 urtez getariar jostunaren Fundazioko erakusketa eta bildumaren arduraduna izan zen

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xabier Arzalluz EAJko presidente ohia aita zuen. Historian lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean. Ondoren, Londresera joan zen bizitzera. Han, pare bat Master egin zituen: Politika Konparatuko London School of Economics-en, eta Jantziaren Historian, Courtauld Institute of Art-en. (Biografia  sakonago)[1]

Lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023ko urri hasieran Miren Arzalluz Balentziagaren desfilearen protagonista izan zen Parisko Modaren Astean. Une horretan Balenciagaren zuzendari sortzailea zen Demna Gvasaliaren show pertsonalenean izan zen.

premio Felicidad Duce
Felicidad Duce saria

2024ko urtarrilean Felicidad Duce saria eman zioten, sektoreari egiten dion ekarpenagatik eta nazioartean duen garrantziagatik. Palmares horretan modako beste izen handi batzuen jarraitzaile da, hala nola, Paul Gaultier, Teresa Helbig edo Pablo Coppola[2].

Lanbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Victoria & Albert Museum-en eta Royal Ceremónimo Dress Collection-en izan zen, Kensingtonen. 2006ko urtarriletik 2013ko uztailera, zazpi urtez Cristobal Balenciaga Fundazioko erakusketa eta bildumaren arduraduna izan zen Getarian. Munduko Balentziagako aditurik handiena da. Cristobal Balenciaga Fundazioan lanean ari zela, Miren Arzalluz funtsezkoa izan zen Getariako museoa sortzean izandako irregulartasunak ikertzeko; izan ere, txosten bat idatzi zuen, Balenciagaren bildumako zenbait pieza, hala nola eskularruak eta zapiak, desagertu zirela ohartarazteko.

Covid 19 pandemiaren ondorioz nahitaez itxi beharreko hilabeteak igaro ondoren, komisariatu zuen lehen erakusketa Coco Chanel jostun ezagunari buruzko erakusketa izan zen. Egindako ikerketan, besteak beste, haren izena ere berreskuratu zuen erakusketarako, Gabrielle.[3]

2023an Donostia, moda-eszena erakusketa

Kutxa Fundazioaren Fototekaren 50 urteurrenaren harira 2023ko ekainetik urriaren 15era Kubo-Kutxa aretoan Donostia, moda-eszena erakusketa gidatu zuen Arzalluzek. Erakusketaren katalogo bat ere osatu zen, Arzalluzen testuekin.

XX. mendearen hasieran, udaro, burgesia eta aristokraziaren opor leku nagusietako bat izan zen Donostia. Goi joskintzako piezarik berrienak eta dotoreenak soinean zituztela ibili ohi zen jendea eta, horrela, Biarritzekin (Lapurdi) batera, hiria modaren erdiguneetako bat bihurtu zen nazioartean. Kalean, hondartzan, kirol ikuskizunetan, dantzaldietan... edonon topatzen zuten aukera beren jantziak erakusteko. Baita besteenak ikusteko ere. Bi norabideko erakusleihoa zen, beraz, Donostia garai hartan. Miren Arzalluz Loroño erakusketaren komisarioren hitzetan.[4]

Emakume langilea

«Modak funtsezko rola jokatzen zuen harreman sozialetan, ikusteko eta ikusia izateko hiri modernoetako dinamika hartan».

Kutxa Fundazioaren Fototekaren Bildumak dituen 1,5 milioi argazkietatik 120 hautatu ziren. 1973an, Udal Aurrezki Kutxak, Photo Carte eta Foto Marin Donostiako argazki denden funtsak erosi zituen, eta bi bilduma horietakoak dira ikusgai jarri zituzten guztiak, orduko bizitzaren lekukotasuna ematen dutenak.[5]

Sasoiko emakume langileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arzalluzek azaldu zuenez, bereziki Lehen Mundu Gerrako urteetan, beren bezeroei segika, Europako moda etxe askok aukeratu zuten euskal kostaldea beren dendak jarri eta modari lotutako jarduerak antolatzeko. Hala, hiriko bizilagun eta denda ugarik ere arlo horretan lan egitera jo zuten, emakumeek bereziki. Haiek izan ziren protagonista aretoaren lehen gunean: Modistak eta sastreak. Ofizioa eta bikaintasuna izenburupean, andrazko sastreak, kapelagileak, probatzaileak, brodatzaileak, oihal ebakitzaileak eta beste ageri ziren argazkietan.

Modisten eta sastreen guneaz gain beste lau eratu ziren. Hondartza-eszenak. Estilo eta askatasuna gunean, Kontxako irudiak izan ziren nagusi, bainurako arropen bilakaeraren lekukoak. Hiri-eszenak. Ikustea eta ikusia izatea gunean: hotelak, jatetxeak, dendak, kafetegiak, pasealekuak, antzokiak, Lasarte-Oriako hipodromoko zaldi lasterketak, Txofreko plazako zezenketak... ziren jendearen erakustoki. Eliteko kirolak. Erosotasuna eta 'sport' moda gunean ariketa fisikoa egiteko diseinatutako arropa ere modaren parte bihurtutakoa erakutsi zen. Bostgarrena Bizitza soziala. Luxua eta sofistikazioa gunea izan zen. Hiriko sasoiko programazioa ere ikusteko aukera eman zen.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Azala. 2024-01-01 (Noiz kontsultatua: 2024-03-20).
  2. Azala. 2024-01-01 (Noiz kontsultatua: 2024-03-20).
  3. Azala. 2024-01-01 (Noiz kontsultatua: 2024-03-20).
  4. Azala. 2024-01-01 (Noiz kontsultatua: 2024-03-20).
  5. Azala. 2024-01-01 (Noiz kontsultatua: 2024-03-20).
  6. Azala. 2024-01-01 (Noiz kontsultatua: 2024-03-20).