Wikipedia, Entziklopedia askea

Olympe de Gouges

👶
Jaiotza
1748ko maiatzaren 7a
Montauban
💀
Heriotza
1793ko azaroaren 3a
Paris
🔨
Lanbidea
antzerkigile
📷
Argazkiak
ikusi
Olympe de Gougesen argazki famatuena

Olympe de Gouges (jaiotzez Marie Gouze; Montalban, Guiena eta Gaskoinia, Frantziako Erresuma, 1748ko maiatzaren 7a - Paris, Frantziako Lehen Errepublika, 1793ko azaroaren 3a), Frantziako Iraultzan parte hartu zuten emakume feministetako bat izan zen. Iraultza garaiak zabaldu zuen esperantza egoerarekin emakumearen eskubideak isildu zituen. Biltzar Nazionalak Gizonaren eta Herritarraren Eskubideen Adierazpena onartu zuen 1789an, emakumezkoak barne hartu gabe. Horregatik, Gougesek, besteak beste, Emakumearen eta Emakumezko Herritarraren Eskubideen Adierazpena idatzi zuen (1791), sexu biek eskubide berberak izan zitzaten. Era berean, eskubide horiek zabaltzeko eta ezagutarazteko hainbat ekintza egin zituen eta horregatik Robespierrek arriskutsutzat hartu zuen eta exekutatzeko agindua eman zuen.

1793an gillotinaz hil zuten, baina, beste emakume askorekin batera. Emakume haiek abiarazi zuten gaur egun, arte mugimendu feminista.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1765. urteko urriaren 24an, 16 urte eta erdi zituenean, Pariseko hornitzaile batekin ezkontzera behartu zuten. Gizonak Louis-Yves Aubry zuen izena eta Montaubaneko bozeramailea izateaz gain, Olympen familiaren harategiaren bezero garrantzitsu bat izango zen seguruen. Hilabete batzuk geroago, haurdun gelditu zen. Haurrari Pierre izena eman zioten. Senarra 1766. urtean hil zen. Garai hartan, Frantziako emakumeek ezin zituzten obrak argitaratu beraien senarren baimenik gabe, eta, horregatik, Olympek erabaki zuen ez zela berriz ezkonduko. Aubry andereak «Marie-Olympe» edo «Olympe» izenekin sinatzen zituen bere obrak, eta bere abizen ofizialari frantseseko «de» preposizioa gehitzen zion.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olympe de Gouges

https://www.biografiasyvidas.com/biografia/g/gouges.htm