Olympe de Gouges
Olympe de Gouges (1748 – 1793) Frantziako Iraultzan agertu ziren hainbat emakume feministako bat izan zen. Iraultza garaiak zabaldu zuen esperantza egoerarekin emakumeen eskubideak aldarrikatzen saiatu zen. Biltzar Nazionalak Gizonaren eta Herritarraren Eskubideen Adierazpena onartu zuen 1789an, emakumezkoak barne hartu gabe. Horregatik, Gougesek, beste gauza batzuen artean, Emakumearen eta Emakumezko Herritarraren Eskubideen Adierazpena idatzi zuen (1791), sexu biek eskubide berberak izan zitzaten. Era berean, eskubide horiek zabaltzeko eta ezagutarazteko hainbat ekintza egin zituen eta horregatik Robespierrek arriskutsutzat hartu zuen eta exekutatzeko agindua eman zuen.
1793an gillotinan hil zuten, baina, beste emakume askorekin batera, gaur egun arte diharduen mugimendu feministari eman zioten hasiera.