Txikipedia:Rubidio

Wikipedia, Entziklopedia askea

Rubidioa elementu kimiko bat da, Rb ikurra eta 37 zenbaki atomikoa dituena. Rubidioa oso biguna eta erreaktiboa da.

Ezaugarri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rubidioa bigarren elementurik elektropositiboena da elementu alkalino egonkorren multzoan, eta likido bihurtzen da giro-tenperatura altuan (39,3 ºC-etan). Elementu honek bortizki erreakzionatzen du uretan. Airean suak berez hartzen duela ere ikusi izan da. Erretzen denean, kolore gorri-morexka ematen dio garrari; hortik datorkio, hain zuzen, bere izena.

Taula periodikoko lehen periodoan dagoenez, alkalinotzat hartzen da. Egoera neutroan hogeita hamazazpi protoi eta elektroi osatuta dago.

Gainerako metal alkalinoekin gertatzen den bezala, oxidazio egoera bakarra du(+1) eta karbono dioxidoa, hidrogeno, nitrogeno, sufre zein halogeno guztiekin erreakzionatzen du.

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kristal bereziak sortzeko erabili ohi da, besteak beste, zuntz optikoaren bidezko telekomunikazio sistemen eta gau-ikusmeneko gailuen arloetan. Hala ere, baditu beste hainbat erabilera:

Rubidioak baditu beste hainbat erabilera, izan ere, zesioarekin ordezkatu daiteke, baita zesioz osaturiko konposatuetan ere, kimikoki oso antzekoak direlako.

Gizakiarengan duen eragina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rubidioak urarekin erreakzionatzen du. Horretaz gain, rubidioak ziztu bizian erreakzionatu dezake azaleko hezetasunarekin, hala, rubidio hidroxidoa eratu eta giza begietan zein azalean erredura termikoak eragiteko.

Substantzia honekin epe luzean kontaktuan egon ondoren, hurrengo sintomak azal daitezke:

  • Pisua lortzeko arazoak.
  • Ultzerak azalean.
  • Narritadurak.
  • Gehiegizko urduritasuna.

Badirudi naturan ez duela inolako kalterik egiten, gaur arte kontrakoa esaten duen frogarik ez da aurkitu.