Txikipedia:Saturno bere semea jaten

Wikipedia, Entziklopedia askea
Saturno bere semea jaten artelanaren irudia

Saturno bere semea jaten Francisco de  Goyak 1819an margotu zuen  artelana  da, bere etxeko hormen apainketaren parte izateko egin  zuena. 1874. ean  Salvador Martinez Cubellsek artelan hau oihalera pasatu zuen, Émile d’Erlanger-ek aginduta, 1878ko Parisko erakusketa unibertsalean erakusteko. Gero, Museo del Pradora ere eraman zuten.

Artelanaren azalpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margolan honetan bi pertsonaia ikus ditzazkegu. Saturno bere semeetako bat jaten. Artelanari izena jartzeko, erromatar mitologia kontuan hartu zuten, horregatik, Saturno deitu zuten. Baina mitologia grekoan oinarritu izan  balira, Kronos izango litzateke artelan honetako protagosnistaren izena.

Bere semea jateko arrazoia hurrengoa da: Uranok Saturnori profezia bat kontatu zion: bere semeek bera tronutik bota egingo zutela. Horregatik, bere emaztearen seme jaioberri guztiak jan zituen, horietako batek tronutik kenduko zuen beldurrez.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]