Uinen

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Uinen (alga esan nahiko lukeen sindarinezko izena), Tolkienen legendarium ospetsuan agertzen den fikziozko pertsonaia bat da, bere hil ondorengo lana den Silmarillionen agertzen dena. Maië bat da, itsasoko izpiritu bat, ur bareen anderea eta Ossëren emaztea, olatuen jauna. Biak ziren Ulmo Valarraren zerbitzariak, ozeanoaren jauna, uraren jauna ere bazena honen forma orotan. Itsasoratzen zirenek, Uinen maitatzen zuten, Ossëren beldur ziren bezain beste. Marinelek, Uineni otoitz egiten zioten ibilaldi seguru bat eman ziezaien. Itsasoetako Anderea ere deitzen zen.

Bere jatorria, valarin hizkuntzan duen izen bat da. Beranduago, Eldarrek, modu okerrean, uil+nenetik zetorrela uste izan zuten "alga igokaria". Beste etimologia oker bat, quenyazko uin hitzetik eratortzea litzateke, "jatorrizko balea" esan nahi duena.