Ulster Special Constabulary

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ulstergo Polizia Bereziaren uniformea ikusgai Derry Askearen museoan.

Ulster Special Constabulary, ezagunagoak "B-Specials" edota "B Men" izenez, euskaraz Ulstergo Polizia Berezia, B-Bereziak edota B Gizonak; Ipar Irlandan izaera ia militarrreko polizia indar bat izan zen.

1920ko urrian sortu zen, Anglo-irlandar Ituna eta Irlandako uhartearen banaketarekin batera Ipar Irlanda sortu zenean.

Teorian Ipar Irlandako polizia izateko sortuak izan arren, bere kide asko Ulstergo Boluntarioak talde paramilitar unionistako kide ohiak ziren eta unionismoa eta loialismoaren alde garbi egin zuten. Hori XX. mendean jazotako hainbat gertaeretan ikusi ahal izan zen, bereziki Irlandako Gerra Zibila, 1956-1962ko mugako kanpainia eta Ipar Irlandako gatazkaren hasieran (bereziki Bogsideko guduan).

Ulstergo protestante eta unionista edo loialistek beren defendatzailetzat zituzten, aldiz, Ulstergo katolikoek mesfidantzaz begiratzen zituzten, irlandar nazionalistek eta bereziki irlandar errepublikarrak ezinikusia zieten, eta beren gehiegikeriak 1970eko hamarkadaren hasierako Irlandako Armada Errepublikarraren berrindartzearen arrazoietako bat izan zen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]