USB

Wikipedia(e)tik
Universal Serial Bus» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
A mota USB larako arra
B mota USB konektorea
USB ikonoa

USB Universal Serial Bus-en siglak dira.

Gailu digitalak ordenagailuri konektatzeko aukera ematen duen bus serie interfaze bat da.

Abiadura erdi eta handiko komunikazioak hornitzeko helburuarekin, elektronika munduko enpresa multzo batek (Philips, Compaq, Nec, Microsoft, HP, Intel... ), sortutako estandarra dugu. OSI ereduko 1. mailan kokatzen da.

Ezaugarriak [aldatu]

USB 1.1-ren ezaugarriak:

  • Plug & play (PnP), konexioa “beroan”
  • Abiadura hobea: 12 Mb/s-ko gehienezko abiadura
  • 4 pineko konektoreak
  • Hedapen hobea: aldi berean 128 gailu gehienez konekta daitezke
  • IRQ bat hartzen du
  • 5 voltako elikadura ematen du (5 metro baino gutxiagoko distantzietan)


USB konektorearen deskribapen funtzionala:


PIN

Izena

Deskribapena

1

VCC

+5 v.

2

D-

Datuen sarrera

3

D+

Datuen irteera

4

masa

Lurrerako babesa

USB 2.0 estandarra


Estandar hau 2004ean merkaturatu zen. Arestian aipatutako ezaugarri guztiak betetzen ditu, baina USB 1.1 baino abiadura handiagoa du, 480 Mb/s-ko abiadurara hel daitekeelarik.

USB 3.0 estandarra

2010eko ekainean merkaturatu dira estandar honekin funtzionatzen duten lehenengo oinarriko plakak. Abiaduraren aldetik 4,8 Gb/s-ko transmisiora irits daiteke, hau da segundoko 600 MB; aurreko estandarra baino hamar aldiz azkarragoa gutxi gora behera. Bost linea ditu: bi bidaltzeko, bi jasotzeko eta bosgarrena elikadurarako. Bi norabideko transmisioak egiten ahal ditu (full duplex). Konektore honek entxufatu eta denbora batera erabiltzen ez bada kontsumo baxuko egoerara pasatzeko gaitasuna du. Konektoreak bateragarriak dira USB 2.0 bertsiokoekin. GNU/Linux sistema eragilearen bertsio guztiak prest daude estandar hau erabiltzeko kernelaren 2.6.31 bertsiotik aitzina.

Ikus, gainera [aldatu]

Kanpo loturak [aldatu]