Urkamendi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Urkamendia.

Urkamendi edo urka (latinezko forca, sarde hitzetik ekarria) heriotza emateko tresna da, bereziki, kondenatuak zintzilikatzeko soka duena[1]. Hedaduraz tresna hori dagoen lekuei ere aplikatzen zaie.

Antzinako persiarrek jada ezagutzen omen zuten, Esterren Liburuaren arabera, Asuerok horrela hil baitzuen Aman. Egun oraindik erabiltzen dute heriotza zigorra ezartzeko Asiako zenbait herrialdetan, tartean Iran, Singapur edo Japonia.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Urkamendi Aldatu lotura Wikidatan


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.