Urkitako Estazio Megalitikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Urkitako estazio megalitikoa izen bereko mendilerroan dago kokatuta, Tolosaldea eta Leitzaldea artean. Aztarna megalitiko bakarra aurkitu da estazio honetan, XX. mendeko 1970eko hamarkadan aurkitu zen.

Historiaurreko monumentuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Periodo orokorra: Brontze Aroa, Kalkolitoa / Eneolitoa, Burdin Aroa, Neolitoa, K.a. 3000 eta 900 urte artekoak. Inguru honetan sukarriz egindako tresna asko agertzen dira eta horrek inguru honek izan zuen aktibitatea adierazten du. Gaur egun ere artzaintza trasumantearen presentzia handia da.

Kokapen geografikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geografikoki Lizartzan (Gipuzkoa) dago. Araxes eta Orexako sakanetik sortzen diren erreken artean kokatzen da. Kareharrizko gune batean dago, 500 bat metrotako altueran; altuera hori horrelako monumentuentzat nahiho baxua da.

Sailkatutako monumentuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estazio honetan monumentu megalitiko bakarra aurkitu da:

Trikuharriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bakarra dago:

  • Axurdario

Egoera legala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estazio megalitikoa Monumentu Multzoa eta Kultura Ondasuna deklaratu zuen Eusko Jaurlaritzak 2003an. Bertan monumentu bakarra aipatzen da.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]