Uruguai ibaia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Uruguai
Río Uruguay (es), Rio Uruguai (pt)
Atardeceruruguayrio.JPG
Arratsaldeko argazkia.
Kokapena ArgentinaArgentina
BrasilBrasil
UruguaiUruguai
Luzera 1.770 km
Arroa 370.000 km²
Emaria 4.622 m³/s
Iturburua 1.800 m (Serra do Mar)
Ibai ahoa Río de la Plata > Ozeano Atlantikoa
Uruguayrivermap.png

Uruguai ibaia Hego Amerikan kokatuta dago, Argentina, Uruguai eta Brasil arteko mugan, eta Paraná ibaiarekin batera Río de la Platako bokalea sortzen du. Río Negro ibaiadar nagusia du, ekialdetik jasotzen duena.

Azkenik, Salto Grandeko presa azpiegitura hidroelektriko nagusia da, Argentina eta Uruguaiko jabetza partekatua dituena. Bestela, 2005etik Argentina eta Uruguairen artean gatazka ekonomikoa sortu da zelulosa fabrika bat dela-eta.

Moconá-ko urjauziak.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guaranieraz Urugua'ý hitzak "margotutako txorien ibaia" esan nahi du, eta izena ematen dio hegoamerikar herrialdeari.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santa Catarina eta Rio Grande do Sul estatu brasildarrak zeharkatu ondoren, Misiones, Corrientes eta Entre Ríos probintzia argentinarren ekialdeko muga sortzen du. Azkenik, Artigas, Salto, Paysandú, Río Negro, Soriano eta Colonia departamendu uruguaitarren mendebaldeko mugak sortzen ditu.

Zubiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibaia nazioarteko lau zubiek gurutzatzen dute, iparraldetik hegoaldera Paso de los Libres-Uruguaiana (Argentina eta Brsail artean) eta Salto Grande, General Artigas eta Libertador General San Martín Argentina eta Uruguai artean.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Uruguai ibaia Aldatu lotura Wikidatan