Uwe Johnson
Uwe Johnson (Cammin, Alemania, 1934 - Sheernes, Ingalaterra, 1984) alemaniera idazlea izan zen.
Bizitza [aldatu]
Germaniar Literatura ikasi zuen Leipzigen, eta Mendebaldeko Berlina jo zuen 1959. urtean, Ingrid Babendererde bere lehen eleberriari aldaketa batzuk egin nahi ez izateagatik argitara ezinean zebilelako.
Bitan banaturiko Alemaniaren egoerak kezkatuta bizi izan zen eta grina hori nagusitu zen haren lanetan. Teknika desberdinak erabili zituen bere eleberrietan. Mutmassungen über Jacob (1959, Jakoben inguruko gogoetak) izan zen haren lehen lana Mendebaldeko Berlinen. Bigarren eleberriarekin Formentor saria eskuratu zuen: Das dritte Buch über Achim (1961, Achimi buruzko hirugarren liburua). "Gruppe 47" taldeko kidea zen. Beste lan aipagarri batzuk: Karsch, und Andere kontakizun laburra (1964), Zwei Ansichten, ikusle neutral baten ikuspuntutik bi Alemanien ikuspegia eskaintzen duen obra (1965, Bi ikuspuntu) eta Jahrestage. Aus dem Leben von Gesine Cresspahl tetralogia (1970-1983, Urtemugak. Gesine Cresspahlen bizitza).
Kanpo loturak [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.