Mendebaldeko Berlin
|
Mendebaldeko Berlin |
|||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 1949 – 1990
Aliatuek okupatutako Alemaniako eremua Mendebaldeko Alemania |
|||||||
|
|
|||||||
Berlingo okupatutako lau eremuak. Mendebaldeko Berlin kolore urdin argi, urdin ilun eta lilaz adierazita dago. 1987an finkatuta zeuden barrutiak. |
|||||||
| Ezarpena | 1949 | ||||||
| Birbateratzea | 1990eko urriaren 3a | ||||||
|
|||||||
Mendebaldeko Berlin edo Sartaldeko Berlin (alemanaz West-Berlin) 1949 eta 1990 urteen artean Alemaniako Errepublika Demokratikoaren (AED) barnean kokatzen zen Alemaniako Errepublika Federalaren kokaleku bat zen. Eremu hau Estatu Batuek, Erresuma Batuak eta Frantziak okupatutako guneek osatzen zuten.
Nahiz eta Mendebaldeko Alemaniaren barnean egon izan, legalki ez zen Alemaniako Errepublika Federalaren zati; sobietar eremua ez bezala, Ekialdeko Berlin eremua Alemaniako Errepublika Demokratikoaren hiriburu bilakatu baitzen. Aliatuek ez zuten eremu hau AEDko zati gisa onartu, batez ere hiria legalki lau okupazio eremuetan banaturik baitzegoen.
1961an Berlingo harresiaren eraikitzeak Mendebaldeko Berlinen muga itxi zuen. Bigarren Mundu Gerratik 1990eko Alemaniaren birbateratzea jazo arte, kokaleku hau Ekialdeko Berlin eta Ekialdeko Alemaniaren lur eremuez inguraturik egon zen.
Eduki-taula |
[aldatu] Mendebaldeko Berlingo barrutiak
Mendebaldeko Berlin hiru okupazio eremuen barnean zeuden hamabi barrutiek osatzen zuten:
[aldatu] Estatubatuar eremua
[aldatu] Britainiar eremua
[aldatu] Frantziar eremua
[aldatu] Iruditegia
-
AEBetako John Fitzgerald Kennedy presidentearen hitzaldia Mendebaldeko Berlinen