Vézelay
Wikipedia(e)tik
|
Vézelay |
||
|---|---|---|
| Borgoina | ||
|
|
||
| Izen ofiziala | Vézelay | |
| Estatua Eskualdea Departamendua Barrutia |
Borgoina Yonne (89) Avallom |
|
| Alkatea | André Villiers | |
| Koordenatuak | 47°27′59″N 3°44′54″E / 47.46639°N 3.74833°EKoordenatuak: 47°27′59″N 3°44′54″E / 47.46639°N 3.74833°E | |
| Eremua | 21,83 km2 | |
| Posta kodea | 89450 |
|
| Biztanleria | 473 bizt. | |
| Dentsitatea | 21,67 bizt./km² | |
| INSEE kodea | 89446 | |
Vézelay Frantziako Borgoina eskualdeko Yonne departamenduan dagoen hiri bat da. Avallon barrutiaren eta Vézelayko kantonamenduaren zati ere bada.
Historia[aldatu]
Vézelay hiriak Santa Maria Magdalenaren erlikiak kontserbatzen dituen beneditar abadia bat du.
- 858: Girart de Roussillonek gaur egun San Pedro dagoen tokian eraikitako lekaideen monasterio baten fundazioa
- 873: Sena, Yonne eta Cure ibaietatik igo ziren normando batzuek arpilatua, abadia muino baten tontorrean eraiki zen. Autunetik zetozen monje batzuk ordezkatu zituzten lekaideak.
- 882: Badilon monjeak Saint-Maximim-la-Saint-Baumetik Vézelayra daramatza Maria Magdalenaren erlikiak.
- XI. mendea: Saint-Maximim-la-Saint-Baumek Maria Magdalenaren hilobia berarekin izatea nahi du. Bi herrien arteko gatazka hasten da.
- 1096: Godofredo Bouillongoak lehen gurutzada abiarazten du. Abadia eraikitzea erabakitzen da.
- 1104: Abadia sagaratzen da.
- 1146: Bernardo Claravalgoak bigarren gurutzada predikatzen du. Luis VII.a Frantziakoa erregeak gurutzea hartzen du zenbait baroirekin batera.
- 1190: Filipe II.a Frantziakoak eta Rikardo I.a Ingalaterrakoak Vézelayra erromesaldia egiten dute hirugarren gurutzadara abiatu aurretik.
- 1225: Abadia eraikitzen amaitzen da
- 1279ko irailaren 9: Maria Magdalenaren erlikiak azkenean Saint Maximimen aurkitzen dira ofizialki. Vézelayren gainbehera hasten da.
- 1840: Eugène Viollet-le-Ducek basilika zaharberritzen du.
Kanpo loturak[aldatu]
- (Frantsesez)(Ingelesez) Vézelayko turismo bulegoaren web gunea