VY Canis Majoris

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
VY Canis Majoris
Sun and VY Canis Majoris.svg

Eguzkia eta VY Canis Majoris izarren arteko konparazioa
Behaketa data
Garaia J2000      Ekinokzioa J2000
Konstelazioa Canis Major
Igoera zuzena 07h 22m 58.33s
Deklinazioa {{{dec}}}
Ezaugarriak
Mota espektrala M3-M5e Ia
B−V kolore indizea 2.24
Aldakor mota Semiregular
Astrometria
Abiadura erradiala (Rv) 49 ± 10 km/s
Berezko mugimendua (μ) IZ: 9.84 mas/u
Dec.: 0.75 mas/u
Paralajea (π) 0.83 ± 0.1 mas
Distantzia ~3,840 au
(1,170 pc)
Zehaztasunak
Masa 17 ± 8 M
Erradioa 1420 ± 120 R
Argitasuna ~270,000 L
Gainazaleko grabitatea (log g) -0.6
Tenperatura ~3,490 K
Beste izendapenak

VY Canis Majoris (VY CMa) Canis Major konstelazioko izar hipererraldoi gorri bat da. Ezagutzen den izarrik handi eta argitsuenetako bat da. Bere garaian, ezagutzen zen izarrik handiena izan zen, baina ondoren are handiagoak diren izarrak aurkitu dira. Gaur egun, NML Cygni da ezagutzen den izarrik handiena.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi iritzi ezberdin daude VY Canis Majorisi buruz. Horietako bat (Roberta Humphreysek zuzendutako Minnesotako Unibertsitateko astronomo talde baten ikerketen arabera, eta Hubble espazio teleskopioa eta Hawaiiko W. M. Keulako behatokiaren bidez aztertu dutenak) izar hau hipererraldoi gorri handi eta argitsu bat dela da, 1800 eta 2600 eguzki erradio bitarteko erradioa duena (kasu honetan, gure eguzkiaren tokian jarriz gero Saturno planetaren orbitatik haratuago hedatuko litzatekeelarik) are handiagotzat jotzen duten bere diametroaren aurreko estimazioak daudelarik, 19 unitate astronomikoko erradioarekin, ereduen arabera, izar supererraldoi gorri batek izan dezakeen gehienezko erradiotik askoz gorago. Bestea (Massey, Levesque eta Plezen ikerketetan oinarrituta) izarra supererraldoi arrunt bat dela da, bere erradioa 600 eguzki erradiotan estimatua dagoelarik.

Azken neurketek bere erradioa gure eguzkiarena baino 1420±120 aldiz handiagoa dela iradokitzen dute (hau da, Mu Cephei edo V354 Cephei bezalako beste hipererraldoi batzuenaren antzerakoa eta izar eboluzioaren teoriek aurreikusten dutenaren barnean).

Bere argitasuna, gure eguzkiarena baino 1420 aldiz handiagoa den erradio bat duela kontutan hartuta gure eguzkiarena baino 300.000 aldiz handiagoa da

Nebulosa zirkumestelarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

VY Canis Majorisen ikerketak zailak dira, izarrak bere atmosferaren zati handi bat galdu baitu, bere inguruan hautsa eta karbonoaren bikoitza den oxigenoa duen geruza bat osatuz, xehetasunez Hubble espazio teleskopioak ikertu duena, eguzki erupzio bortitzek eragindakoak bezala interpretatu diren zenbait arku erakusten dituelarik. Nebulosa horrek ezkutatu egiten du, ondorioz izarraren fotosfera zuzenean ikusterik ez dagoelarik, eta benetan ikusten dena izarrak berak kanporatutako material geruzetan dauden hauts pinportek islatu eta berigorritako argia da.

Nebulosa horren presentziak eta IRC+10420 hipererraldoi horia inguratzen duenarekin duen antzekotasunak, zenbait egile VY Canis Majoris aipaturiko beste izarraren antzeko izar bat bihurtu arte eboluzionatzen ari dela suposatzera eraman ditu, hortik izar aldakor urdin argitsu bihurtuko litzatekeelarik, eta ondoren, beharbada, Wolf Rayet izar bat supernoba bezala eztanda egin aurretik. Izar honek bere bizitza O espektro motako eta 25 eguzki masako izar bezala hasi zuela kalkulatu da.

Denbora batez izar hau izar anizkoitz bat izango litzatekeela pentsatu zen (izan ere, izar hau izar bikoitz eta anizkoitzen katalogo askotan agertzen da), baina ustezko "kideak", benetan, izarrak izan beharrean aipaturiko nebulosaren kondentsazioak direla frogatu den arren, egileren batzuk beharbada benetako lagun bat baduela uste dute, VY Canis Majorisen inguruan zenbait milaka urteko errotazio periodoa izango lukeena.

Izar hau 3200 urte barru supernoba bihur daitekeela ere estimatu da.

Distantzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ohi, VY Canis Majorisentzat gure eguzkiranzko distantzia 1,5 kiloparsecetan (4900 argi urte) estimatu da, gertuko molekula laino batekin eta hau ere gertu duen NGC 2362 kumulu irekiarekin balizko elkartean oinarrituta. Alabaina, Oinarri oso luzeko interferometroarekin eginiko neurketa berriagoek distantzia txikiago bat ematen dute, 1,14 eta 1,2 kiloparsec artekoa. Goian emandako diametro eta argitasunek azken distantzia hau onartzen dute.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: VY Canis Majoris Aldatu lotura Wikidatan

Koordenatuak: Zeruko mapa 07h 22m 58.33s, −25° 46′ 03.17″